Winnipeg, itxaropenaren ontzia (Beñat Beitia eta Elio Quiroga) Animazioa | Drama | Gerra Zibila | Zinema Euskaraz 1939ra garamatza, Espainiako Gerra Zibilean Bartzelonako hiria erori zenera. Gerraren eta gosearen ondorioz, azken askatasun-aukerari eusten dioten aita eta alaba baten ibilbidea kontatzen du. Errepublikaren exodoaren eta erbestearen testuinguruan girotuta, filmak gai unibertsalak jorratzen ditu, hala nola, galera,
Estreinaldiak: UZTAILAK 10 bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Animazioa | Drama | Gerra Zibila | Zinema Euskaraz
1939ra garamatza, Espainiako Gerra Zibilean Bartzelonako hiria erori zenera. Gerraren eta gosearen ondorioz, azken askatasun-aukerari eusten dioten aita eta alaba baten ibilbidea kontatzen du. Errepublikaren exodoaren eta erbestearen testuinguruan girotuta, filmak gai unibertsalak jorratzen ditu, hala nola, galera, memoria eta itxaropena. Gainera, maitasunaren dimentsio desberdinak aztertzen ditu (guraso eta seme-alaben artekoak, giza arlokoak eta herrien artekoak), eta erantzukizun indibidual eta kolektiboari buruz hitz egiten du, herritarren, gobernuen eta Estatuen zeregina zalantzan jarriz.
“Winnipeg” Frantziar jatorriko ontzi baten izena da, 100 ofizial eta eskifaia-kideentzako lekua zuena eta, azkenean, 2.200 pertsona baino gehiago garraiatu zituena. Haren bidez, Valparaisora (Txile) ihes egin zuten milaka errefuxiatuk, Ozeano Atlantikoan eta Pazifikoan zeharreko hilabeteko zeharkaldi zalantzagarrian, Frantziako kontzentrazio-esparruetatik ihesean. Pablo Neruda poetak izan zuen ideia, garai hartan Parisko espainiar immigraziorako kontsula zenak, eta haren ekinari esker Frantziara gerratik ihesi joan Espainiar Estatuko milaka errepublikazale.
2026 | Annecy Zinema Jaialdia: Contrechamp saila
2026 | Shanghai International Film Festival: Nazioarteko saila
.
.
Moana / Vaiana (Thomas Kail)Abenturak | Fantasia
Ozeanoaren deiari erantzun ostean, lehen aldiz Motunui uharteko arrezifea gaindituko du Vaianak, Maui erdijainkoarekin laguntzari esker. Ahaztezina izango den bidaia horretan, bere herriari oparotasuna itzultzea izango dute helburu.
.
.
Las corrientes (Milagros Mumenthaler)Drama | Amatasuna
Lina, 34 urteko estilista argentinarra, bere karreraren gailurrean dago, eta, bat-batean, inpultso batek gain hartuko dio Suitzan sari-banaketa baten ondotik. Buenos Airesa iritsitakoan, ez du ezer esango, baina zerbait aldatuta dago jada: isilik eta ikusezin, zerbaitek ustez atzean utzita zeukan iragana ekarriko dio atzera.
2025 | Donostia Zinemaldia: TVEren Beste Begirada Bat Saria
2025 | Suitzar Zinemaren Sariak: Hautagaia, Argazki Zuzendaritza Onenaren kategorian
.
.
Haciendo amigos (David Marqués)Komedia | Desgaitasuna
Antonio eta Félix maila apaleko bi lapur dira. Bitxi-denda bat lapurtu ondoren, poliziarengandik ihesi doazela, Eva ezagutuko dute, desgaitasuna duten pertsonek osatutako antzerki-talde bateko begiralea. Bada, Félix Ángel dela uste izango du, ezagutzen ez duen taldeko kide berri bat, haren zain baitira. Nahasmena baliatuta, Félixek eta Antoniok ihes egitea lortuko dute, jakin gabe talde maitagarri harekin astebeteko sormen-erretiro bat dutela zain.
.
.
L’ affaire Bojarski (Jean-Paul Salomé)Drama | Thrillerra
Gerraosteko Parisen, Jan Bojarski errefuxiatu poloniarra ‘faltsifikazioaren Cézanne’ izenez ezaguna da. Hamabost urtez, bizitza bikoitz ezin hobea darama: familiak etxean eguneroko bizimodu arrunta egiten duen bitartean, berak diru-billeteak egiten ditu txabola batean, Frantziako Bankuaren kontrolak ere engainatzeko adinako zehaztasunarekin. Bere trebetasun apartak Mattei komisarioaren obsesio bihurtuko du, eta bien arteko giza ehiza lege kontua izatetik norgehiagoka pertsonal bilakatuko da.
2026 | BCN Film Fest: Gizonezko Aktore Onenaren Saria (Reda Kateb)
.
.
Tal vez (Arima León)Drama | Maitasuna | LGBTQ+
1968. urtea. Price Zirkuko mundu mailako izarra den Pinito del Oro bere azken emanaldia prestatzen ari da. Erretiroa hartu aurretik, ordea, bere oroitzapenak idatzi nahi ditu. Horretarako, Natalia Sosa poeta kanariarra izango du: uharteaz kanpo ia inork ezagutzen ez duen arren, haren testuak hunkigarriak dira. Bien artean lotura sakona sortuko da, ingurukoen susmoak pizteraino, harik eta enkargua eten egingo den arte. Esateko gauza asko geratuko dira, baina haien adiskidetasuna hamarkadetan zehar sendotuko da, garaiko oztopoak gainditzen dituzten gutunen bidez. Gutun horiek gordetzen duten guztia argitara aterako da azkenean.
.
.
500 Miles (Morgan Matthews)Drama | Aventura | Familia
Finn hamasei urteko gazteak eta Charlie anaia txikiak etxetik ihes egingo dute egunsentian, gurasoak banandu ez daitezen. Helburua Irlandako mendebaldeko kostalde basatian bizi den aitonaren etxera iristea da; harekin ez dute harremanik, baina Finnentzat familia osoa zoriontsu izan zen azken lekua da. Egingo duten bidaian, beren azkartasunari, xarmari eta bidean ezagutuko dituzten ezezagunen laguntasunari esker aurrera egin beharko dute; bereziki, bere arazoetatik ihesi doan Kait kale-musikari askearen babesari esker. Abentura zoro gisa hasiko denak, ordea, ustekabeko eta hunkigarrizko norabidea hartuko du familia bat-batean berriz elkartzera behartuta dagoenean, eta banaketaren atzean ezkutatzen den misterioa argitara ateratzen denean.
.
.
What Marielle Knows (Frédérix Hambalek)Drama | Fantasia | Komedia | Amatasuna
Juliak eta Tobíasek bikote perfektua dirudite, baina azaleko zoriontasunak dituzten arazoak ezkutatzen ditu. Bien arteko balantza hautsi egingo da Marielle alabak gaitasun telepatikoak garatzen dituenean, gurasoak egiten duten oro ikusi eta entzun ditzakeenean. Konturatuko dira dagoeneko ezin dizkotela alabari gezurrak esan, eta sekretuek argia ikusiko dute.
2025 | Berlinalea: Sail Ofiziala
2025 | Xixongo Zinema Jaialdia: Albar Saila
.
.
Tokyo Taxi (Yôji Yamada)Drama | Helduaroa
Koji arazo ekonomikoak dituen Tokioko taxi-gidaria da, Sumire 85 urteko emakume japoniarra aurrerantzean biziko den egoitzara eramateko enkargua onartuko duena. Bidean, emakumearen oroitzapenez beteriko hiriko hainbat tokitan geldituko dira. Tokion barrena aurrera egin ahala, biek aitormenak, zauriak eta bizipenak partekatuko dituzte, eta ustekabeko lotura estua sortuko da haien artean.
2026 | Japan Academy Award: Emakumezko Aktore Onena (Chieko Baisho)
.
.
Andy (Román Parrado)Drama | Migrazioa | Haurtzaroa
Mexikoko trenbide-gune erraldoi baten iluntasunean, Andyk, 12 urteko neskatoak, Estatu Batuetarako bidaia arriskutsuari ekingo dio. Fernando izango du aldamenean, 10 urteko mutikoa; merkantzia-trenen, migrazio-sarekadaren eta behin-behineko aterpeen artean sendotuko dute adiskidetasuna. Haien helburua muga zeharkatu eta Andyk sei urteetan ikusi ez duen amarekin elkartzea da.
2026 | Malagako Zinema Jaialdia: Aurrestreinaldia
.
.
El convento (Luis Galindo eta Ángel M. Chivite)Thrillerra | Beldurra
Benetako gertakarietan oinarritutako filma. XVIII. mendearen erdialdean, bi gazte komentu batean sartuko dira. Erlijio-bizitzaren itxurazko lasaitasunean, haien bizitza benetako amesgaizto bihurtzeko gai diren sekretuak eta izugarrikeriak ezkutatzen direla ohartuko dira.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘WINNIPEG, ITXAROPENAREN ONTZIA’: Oroitzapenen gordailua | 0 | 11.59 | 22-07-2026 |
| 2 | ‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian | 0 | 10.42 | 18-05-2026 |
| 3 | ‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala | 0 | 10.85 | 20-08-2026 |
| 4 | Estreinaldiak: ABUZTUAK 14 | 0 | 12 | 13-08-2026 |
| 5 | ‘Y así seguirán las cosas’ filma errodatzen ari da Marina Palacio | 0 | 5.21 | 15-07-2026 |
| 6 | Kutsidazu 493. ‘EZ, ESKERRIK ASKO! GLADYSEN LEIHOA’ | 0 | 13.32 | 21-08-2026 |
| 7 | Estreinaldiak: UZTAILAK 17 | 0 | 14.03 | 16-07-2026 |
| 8 | Estreinaldiak: EKAINAK 19 | 0 | 13.5 | 18-06-2026 |
| 9 | Estreinaldiak: ABUZTUAK 7 | 0 | 12.34 | 06-08-2026 |
| 10 | Marina Palacio ‘Y así seguirán las cosas’ errodatzen bukatzear da | 0 | 6.18 | 12-08-2026 |