Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Estreinaldiak: EKAINAK 19

Дата публикации: 18-06-2026 08:40:44

Toy Story 5 (Andrew Stanton) Animazioa | Komedia | Abenturak | Txikientzat Belaunaldi askoren jostailu kuttunak bueltan dira. Oraingoan, Buzz Lightyear, Woody, Jessie eta gainerako taldekideek erronka berri bati egin behar diote aurre Lilypad ezagutzen dutenean, Bonnierentzat onena denari buruzko ideia disruptiboak dituen tablet berri bat. https://www.youtube.com/watch?v=QftAW9TTmuQ . . Dreams (Michael Franco) Drama Erromatzen sutsu
Estreinaldiak: EKAINAK 19 bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Toy Story 5 (Andrew Stanton)

Animazioa | Komedia | Abenturak | Txikientzat

Belaunaldi askoren jostailu kuttunak bueltan dira.

Oraingoan, Buzz Lightyear, Woody, Jessie eta gainerako taldekideek erronka berri bati egin behar diote aurre Lilypad ezagutzen dutenean, Bonnierentzat onena denari buruzko ideia disruptiboak dituen tablet berri bat.

.

.

Dreams (Michael Franco)

Drama

Erromatzen sutsu bat loratuko da goi-gizarteko dama aberats baten eta ballet dantzari mexikar gazte baten artean. Maitaleak lagunduko diolakoan, gizonak muga zeharkatuko du bere ametsak San Francisco hirian betetzeko. Anbizioak eta maitasunak errealitate gogorrarekin talka egiten dute, ordea, eta protagonistak aurre egin beharko dio bere harremanaren benetako izaerari.

2025 | BERLINALE – Berlingo Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2025 | Mar de Platako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

.

Dossier 137 (Dóminik Moll)

Drama | Thrillerra

Stephanie polizia-agenteari, Parisko manifestazio gogor eta kaotiko batean larri zauritutako gazte batekin zerikusia duen kasu bati esleitu diote. Poliziaren legez kanpoko indarkeriaren frogarik aurkitzen ez badu ere, kasuak kutsu pertsonala hartuko du harentzat  biktima bere jaioterrikoa dela jakiten duenean.

2025 |  Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2025 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Sail Ofiziala

2025 | EFA – Europar Zinemagintzaren Sariak: Emakumezko Aktore Onenari saria

.

.

Viva (Aina Clotet)

Drama | Komedia | Gaixotasuna

Muturreko lehorteak markatutako etorkizunean, Norak, 40ko hamarkadaren atarian dagoen emakumeak, bere egunerokora itzultzeari aurre egingo dio bularreko minbizia gainditu ondoren. Bere planak kolokan ikusiko ditu Max 23 urteko mutikoaren agerpenarekin.

2025 | Cannes – 65. Semaine de la Critique

.

.

Des preuves d’amour (Alice Douard)

Drama | Amatasuna

Céline bere lehen haurraren zain dago. Baina ez da bera haurdun dagoena. Bere emazte Nadia da hiru hilabete barru erdituko dena. Bere lagunen, amaren eta legearen begiradapean, Célinek bere lekua eta legitimitatearen aldarrikatuko ditu, bere alabaren ama izatea lortzeko oztopoak jartzen dizkion sistema baten aurka borrokatzen duen bitartean.

2025 | FICX – Xixongo Nazioarteko Zinemaldia: Europa Saria

2025 | Cannes – 65. Semaine de la Critique

.

.

Hemmet / Habitación Nº 13 (Mattias Johansson Skoglund)

Beldurra

Joel gogoz kontra itzuliko da jaioterrira, bertan bizi den ama laguntzera. Izan ere, amak hainbat minutuz klinikoki hilda utzi zuen iktus larri bat izan du eta, bizirautea lortu badu ere, ez dirudi berdina denik.

.

.

Pour le plaisir (Reem Kherici)

Komedia | Gertakari errealetan oinarrituriko istorioa

Fannyk eta Tomek 20 urte daramatzate ezkonduta,ustez, pozik. Egun batean, ordea, egia lehertuko da: Fannyk ez du inoiz orgasmorik izan. Horren aurrean, lanbidez ingeniaria den Tomek emakumezkoen plazera irauliko omen duen asmakizuna sortzeko lanari ekitea erabakiko du.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘TOY STORY 5’: Bizirik irautearena014.6524-06-2026
2Estreinaldiak: UZTAILAK 3012.7802-07-2026
3Estreinaldiak: ABUZTUAK 7012.3406-08-2026
4Animadeba jaialdia: 19. edizioko egitaraua kontsultagai011.5217-08-2026
5Estreinaldiak: UZTAILAK 17014.0316-07-2026
6Estreinaldiak: EKAINAK 26012.6725-06-2026
7Estreinaldiak: ABUZTUAK 1401213-08-2026
8انیمیشن toy story 5 2026 داستان اسباب‌بازی 5015.6221-08-2026
9Estreinaldiak: UZTAILAK 10012.3709-07-2026
10Disney ‘Rapunzel’ filma errodatzen ari da Euskal Herriko hainbat txokotan07.4418-08-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.5. Источник: www.zinea.eus.