Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Kutsidazu 493. ‘EZ, ESKERRIK ASKO! GLADYSEN LEIHOA’

Дата публикации: 21-08-2026 10:34:45

Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Iraupena: 66 min. Generoa: Dokumentala Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa 2019ko dokumental ezaguna da. Bertha Gaztelumendik zuzendua eta zendu berri den Sabino Ormazabalek idatzia, hiru urteko lan mardularen emaitza da. Gladys del Estal Ferreño gazte ekologista donostiarraren historia du abiapuntu. 80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean,
Kutsidazu 493. ‘EZ, ESKERRIK ASKO! GLADYSEN LEIHOA’ bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi

Urtea: 2019

Herrialdea: Euskal Herria

Iraupena: 66 min.

Generoa: Dokumentala

Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa 2019ko dokumental ezaguna da. Bertha Gaztelumendik zuzendua eta zendu berri den Sabino Ormazabalek idatzia, hiru urteko lan mardularen emaitza da.

Gladys del Estal Ferreño gazte ekologista donostiarraren historia du abiapuntu. 80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen.

Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen.

Ordea, dokumentala ez da Gladysen heriotzaren kontakizun hutsa. 1970eko eta 1980ko hamarkadetako mugimendu antinuklearra ere aztertzen du; izan ere, ez zen talde txiki baten protesta hutsa. Garai hartan gizarte-mugimendu zabala bihurtu zen, ekologismoa, bakezaletasuna eta zentral nuklearren aurkako borroka uztartuz. Euskal Herrian mobilizazio ugari egin ziren, eta protesta horiek herritar askoren babesa lortu zuten.

Hala, filmak mugimendu horren bilakaera erakusten du, garai hartako gatazka ekologikoa, protesta soziala eta indarkeriaren ondorioak berrikusiz. Hau da, memoria historikoa eta memoria soziala lantzea du xede.

2019ko azaroan, Bilboko ZINEBI jaialdian aurkeztu zen, eta hilabete beranduago Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan izan zen ikusgai. Halaber, 2020ko Ikus-entzunezkoen Argia Saria eskuratu zuen.

Argia komunikabidearen multimedia atalean dago ikusgai

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Kutsidazu 491. ‘CERRAR LOS OJOS’017.0507-08-2026
2Estreinaldiak: UZTAILAK 10012.3709-07-2026
3Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran018.1421-08-2026
4‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala010.8520-08-2026
5Clúster de ética del País Vasco010.6630-09-2019
6Historikoki ahaztuak0827-05-2026
7Zuzkidura bizitokien behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Udalak02021-07-2026
8Aupa, Athletic!-5302-06-2026
9Metropoli forala 2019-11-225322-11-2019
10‘Gaua’ filma ikusgai egongo da Gasteiz, Zinema Hiria zikloan08.4421-08-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.32. Источник: www.zinea.eus.