Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran

Дата публикации: 21-08-2026 09:43:31

Donostia Zinemaldiaren baitako sail irekienak 22 lan bilduko ditu. Besteak beste, Tsai Ming-Liangek Donostian errodatutako Weichen / Dust egongo da ikusgai. Gainera, aurten lehen aldiz, lehiaz kanpoko ikus-entzuzeneko performance bat eskainiko da. Donostia Zinemaldiko sailik irekienak, Zabaltegi-Tabakalerak, argitara eman du 74. edizioko programazioa. Guztira 22 lanek osatuko dute hautaketa: 13 film luzek, zazpi film laburrek,
Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Donostia Zinemaldiaren baitako sail irekienak 22 lan bilduko ditu. Besteak beste, Tsai Ming-Liangek Donostian errodatutako Weichen / Dust egongo da ikusgai. Gainera, aurten lehen aldiz, lehiaz kanpoko ikus-entzuzeneko performance bat eskainiko da.

f1_23193.jpg?t=20260821112853

Donostia Zinemaldiko sailik irekienak, Zabaltegi-Tabakalerak, argitara eman du 74. edizioko programazioa. Guztira 22 lanek osatuko dute hautaketa: 13 film luzek, zazpi film laburrek, film ertain batek eta ikus-entzunezko performance batek. Horien artean, Cannes, Berlin, Venezia, Rotterdam, Toronto, Locarno eta Cinéma du Réel bezalako nazioarteko zinema-jaialdi garrantzitsuetan hautatutako obrak erakutsiko dituzte, eta bost mundu-estreinaldi hartuko ditu.

Tartean da Oskar Alegriaren Hamalau gau lana. Zinemagile nafarrak Jorge Oteiza artistaren unibertsoan barneratzen den gaueko bidaia musikal eta misteriotsua dakar, Arantzazuko santutegiko fatxadan dauden hamalau apostoluetan oinarrituakoa. Horrez gain, Tsai Ming-Liangen proiektu berriena ere egongo da ikusgai, Donostian errodatutako Weichen / Dust.

Nazioartean arrakastatsu diren Lee Chang-dong (Ga-neung-han Sa-rang / Possible Love), Radu Jude (Plan contraplan / Shot Reverse Shot), Tizza Covi eta Rainer Frimmel (The Loneliest Man in Town), Jane Schoenbrun (Teenage Sex and Death at Camp Miasma), Federico Luis (Para los contrincantes) eta Bojina Panayotova (With Love and Rage) zuzendarien lanak izango dira ikusgai sailean. Meritxell Colell Aparicioren Lejos de los árboles / Far From the Trees ere proiektatuko da, berriki Locarnon FIPRESCI saria jaso ondoren.

Era berean, Zinemaldiarekin lotura berezia duten egileak ere itzuliko dira hirira. María Alché eta Benjamín Naishtat bikote argentinarraren Pedro en el país / Pedro in the Land ez-fikziozko film luzeak emango dio hasiera, eta Isaki Lacuestaren Jaleos / Flamenco Sketches mundu-estreinaldiak emango dio amaiera.

Performance bat, aurrenekoz

Aurtengo edizioaren berrikuntza nagusietako bat ikus-entzunezko performance bat izango da, saileko historian lehen aldiz eta lehiaz kanpo aurkeztuko dena. Albertina Carri zinemagile eta idazle argentinarrak Cine vivo: un artefacto aurkeztuko du. Tabakalerak antolatuta, Espainian egingo den lehen emanaldia izango da, eta Paloma Peñarrubiaren soinuzko esku-hartzeekin osatuko da. Performanceak zinemari, memoriari, artxiboari eta irudiei buruzko gogoeta sakona proposatzen du, onddoek degradatutako materialarekin egindako Cine puro film laburrarekin batera.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala010.8520-08-2026
274. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak010.418-08-2026
3‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia013.2519-08-2026
4Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak08.6920-08-2026
5Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak011.220-08-2026
6Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak012.9918-08-2026
7Donostia Zinemaldiko Belodromoak bi mundu-estreinaldi hartuko ditu013.9917-08-2026
8Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026
9AZKEN EGUNAK | Gazteriaren Epaimahaikide izateko deialdia013.2510-08-2026
10Animazio tailerra eskainiko du Isabel Herguerak, Tabakaleran09.8612-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 18.14. Источник: www.zinea.eus.