Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala

Дата публикации: 20-08-2026 09:57:53

Zinemagile belgikarraren lan berriena Toronton estreinatu ostean iritsiko da Donostiara; lehiaz kanpo erakutsiko dute. Bigarren Mundu Gerran prentsa belgikarra nazien okupazioaren kontrako arma nola bihurtu zen kontatuko du. Irekierako filma ezagutarazi ostean, Donostia Zinemaldiak 74. edizioari akabera emango dion lana zein izango den argitu du. Michaël R. Roskamek zuzendutako Le Faux Soir aukeratu dute kasurako,
‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Zinemagile belgikarraren lan berriena Toronton estreinatu ostean iritsiko da Donostiara; lehiaz kanpo erakutsiko dute. Bigarren Mundu Gerran prentsa belgikarra nazien okupazioaren kontrako arma nola bihurtu zen kontatuko du.

74ssiff-itxierako filma

Irekierako filma ezagutarazi ostean, Donostia Zinemaldiak 74. edizioari akabera emango dion lana zein izango den argitu du. Michaël R. Roskamek zuzendutako Le Faux Soir aukeratu dute kasurako, Bigarren Mundu Gerran belgikarren erresistentziarekin lotutako ekintza klandestino bat kontatuko duena. Filma irailaren 26an emango dute Kursaalean, epaimahaiak palmaresa jakinarazi ondoren.

Toronton mundu mailako estreinaldia izan berritan iritsiko da zinemagile belgikarraren lan berriena Donostiara. Sail Ofizialean erakutsiko dute, baina lehiaz kanpo. Marie Istasen Le “faux” Soir, 9 novembre 1943 liburuan oinarritua dago, eta hain zuzen ere, urte hartan girotuta dago, naziek Belgikako Le Soir egunkari nazionala propagandarako erreminta bihurtu zutenean. Biztanleriaren morala goratzeko, Erresistentziako kide batzuek ideia burugabe bat izan zuten: egunkariaren edizio faltsu bat sortzea okupatzaileei iseka eginez; zenbait historialariren ustez, komunikabide bat hackeatzen zen lehen aldia izan zen hura.

Arieh Worthalter, Mélanie Thierry, Karim Leklou, Mara Taquin, Bouli Lanners, Julien Frison eta François Damiens dira filmeko aktore protagonistak.

Kazetaritzan hezitakoa

De Morgen nederlanderazko egunkarian lan egin ostean bilakatu zen Michaël R. Roskam zinemagile. Carlo (2004) eta The One Thing to Do (2005) film laburrak idatzi eta zuzendu zituen lehenik, eta Rundskop / Bullhead (2011) izan zen bere lehen film luzea, Berlingo Panorama sailean estreinatu eta nazioarteko film onenaren Oscar sarirako izendatua izan zena.

2024an, Donostia Zinemaldian lehiatu zen aurrenekoz, The Drop filmarekin, eta Gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria lortu zuen. Aurretik, Le Fidèle / Racer and the Jailbird (2017) lehiaz kanpo estreinatu zen Venezian, eta Belgika ordezteko hautatua izan zen Oscar sarietarako. 2021ean Black Bird telesailaren hiru atal zuzendu zituen.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
174. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak010.418-08-2026
2Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran018.1421-08-2026
3‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia013.2519-08-2026
4Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak012.9918-08-2026
5Donostia Zinemaldiko Belodromoak bi mundu-estreinaldi hartuko ditu013.9917-08-2026
6Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak08.6920-08-2026
7Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak011.220-08-2026
8Gaur ekingo diote 79. Cannesko Zinema Jaialdiari012.5812-05-2026
9‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek09.1721-08-2026
10Nazioarteko 14 zinemagileren 11 proiektu aukeratu dituzte V. Doklab Navarra programan011.6320-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.85. Источник: www.zinea.eus.