SZ14 – Santurtziko Zine Jaialdiak SZ BBK Impulsa – Banaketa eta Sustapen Sariaren lehenengo edizioa iragarri du, ekoizpenaren fase aurreratuan dauden film laburrak amaitzen laguntzeko eta, ondoren, jaialdietan zabaltzen errazteko. Datorren irailaren 10aren 23:59ak arte aurkez daitezke proposamenak. Etapa berri baten hasiera iragarri zuen Santurzinek, urriaren 14tik 24ra bitartean ospatuko den ekimenerako lanen izen-ematea irekitzearekin batera.
‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
SZ14 – Santurtziko Zine Jaialdiak SZ BBK Impulsa – Banaketa eta Sustapen Sariaren lehenengo edizioa iragarri du, ekoizpenaren fase aurreratuan dauden film laburrak amaitzen laguntzeko eta, ondoren, jaialdietan zabaltzen errazteko. Datorren irailaren 10aren 23:59ak arte aurkez daitezke proposamenak.

Etapa berri baten hasiera iragarri zuen Santurzinek, urriaren 14tik 24ra bitartean ospatuko den ekimenerako lanen izen-ematea irekitzearekin batera. Bada, ordutik tantaka ari dira hamalaugarrena izango den edizioaren ezaugarriak iragartzen.
SZ BBK Impulsa – Banaketa eta Sustapen saria da iragarri duten azkena. Programa berri honek BBKren eta Festhomeren partaidetza du, eta film laburrak egiteko prozesuaren azken urratsetan laguntzeko asmoz sortu zen, jaialdien zirkuitura jauzi egitea errazteko eta sortzen ari den zinemaren profesionalizazioan laguntzeko hain zuzen.
Hala, ondorengo faseetan aurkitzen diren proiektuak aurkez daitezke deialdira:
Helburua obra amaitzen laguntzea da, eta, batez ere, jaialdien zirkuituan zabaltzea; horretarako, 2.000€ -ko saria eta 250 €-ko diru-zorroa banatuko ditu proiektu irabazlea jaialdietan inskribatzeko. Honakoak dira deialdiaren baldintza orokorrak:
Datorren irailaren 10aren 23:59ak arte aurkez daitezke proposamenak.
Xehetasun gehiago, HEMEN.