Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

74. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak

Дата публикации: 18-08-2026 09:46:39

Atalari hasiera Andrey Zvyagintsev errusiarrak emango dio Minotaur lanarekin, eta Nakache eta Toledanoren Juste une illusion filmak, berriz, amaiera. Nanni Morettik Donostian errodatutako eta Irusoin ekoiztetxearen koprodukzioa duen Succederà questa notte ere erakutsiko dute. Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Perlak sailak nazioarteko hitzordu nagusietan txalotutako 16 film luze hartuko ditu. Hautatutako lan gehienak, hamaika, Cannesko Zinema
74. edizioko Perlak saileko filmak iragarri ditu Donostia Zinemaldiak bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Atalari hasiera Andrey Zvyagintsev errusiarrak emango dio Minotaur lanarekin, eta Nakache eta Toledanoren Juste une illusion filmak, berriz, amaiera. Nanni Morettik Donostian errodatutako eta Irusoin ekoiztetxearen koprodukzioa duen Succederà questa notte ere erakutsiko dute.

Perlak 74ssiff

Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Perlak sailak nazioarteko hitzordu nagusietan txalotutako 16 film luze hartuko ditu. Hautatutako lan gehienak, hamaika, Cannesko Zinema Jaialditik datoz, eta gainontzekoak Venezia, Berlin eta Sundance bezalako jaialdietatik igaro dira.

Sailari hasiera Andrey Zvyagintsev errusiarrak emango dio Minotaur lanarekin. Cannesen Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso duen film hau Claude Chabrolen La femme infidèle obraren egokitzapen librea da, eta enpresaburu arrakastatsu baten gainbehera kontatzen du. Itxiera, berriz, lehiaz kanpo, Olivier Nakache eta Éric Toledano frantziarren eskutik iritsiko da. Frantzian arrakasta handia lortu duen Juste une illusion (Just an Illusion) filmak 1985eko Parisera eramango gaitu nerabe baten begietatik.

Horiez gain, maiatzean Urrezko Palma irabazi zuen Cristian Mungiu errumaniarraren Fjord filma, zuzendari onenaren saria ex aequo irabazi zuten Paweł Pawlikowskiren Fatherland eta Javier Ambrossi eta Javier Calvo espainiarren La bola negra obra, eta aktore onenen sariak jaso zituzten Lukas Dhonten Coward eta Ryusuke Hamaguchiren Soudain (All of a Sudden) proiektatuko dituzte. Cannesen aurkeztu zituzten Na Hong-jin hegokorearraren Hope, Ira Sachs estatubatuarraren The Man I Love, Leah Nelsonen Tangles animaziozkoa, Louis Clichyren Le corset eta Jordan Firstmanen Club Kid lanak ere egongo dira Donostian ikusgai.

Bestetik, Venezian aurki mundu mailako estreinaldia izango duen Nanni Morettiren Succederà questa notte filma Perlak sailean erakutsiko dute ere. Zinemagile italiarrak Donostian errodatu du bere drama erromantiko berria, eta Irusoinek koprodukzitu du. Louis Garrel eta Jasmine Trinca aktoreak protagonista dituen istorioa dakar, Eshkol Nevo idazle israeldarraren Hungry Heart (Lev Raev) ipuin-bilduman inspiratutakoa.

Era berean, Martin McDonagh britainiarrak Wild Horse Nine aurkeztuko du. Sundancen bidea egin ondoren, Beth de Araújo zuzendariaren Josephine iritsiko da Donostiara, eta Olivia Wilderen The Invite komedia ere lehian arituko da.

Film guztiak, itxierakoa izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko hautagai izango dira. Aurten ere, Armani Beauty izango da sailaren babesle nagusia.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala010.8520-08-2026
2Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran018.1421-08-2026
3Belodromoko saioetarako sarreren salmenta abiatuko du gaur Zinemaldiak012.9918-08-2026
4‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia013.2519-08-2026
5Donostia Zinemaldiko Belodromoak bi mundu-estreinaldi hartuko ditu013.9917-08-2026
6Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026
7Zinemaldiaren baitako networking gosaria antolatuko du aurten ere Basque.Audiovisual. markak08.6920-08-2026
8Gaur ekingo diote 79. Cannesko Zinema Jaialdiari012.5812-05-2026
9Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak011.220-08-2026
10‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek09.1721-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.4. Источник: www.zinea.eus.