Ondareari eskainitako emanaldaien baitan, Entierro del benemérito sacerdote vasco José Mª de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias; Semana santa en Bilbao; Guernika; eta Elai-Alai filmak erakutsiko dituzte Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Euskadiko Filmategiak duela 90 urte hasitako Espainiako Gerra Zibila izango du egunotan ardatz. Euskadiko Gobernuaren Propaganda Atalak lurraldean gertatzen ari
‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Ondareari eskainitako emanaldaien baitan, Entierro del benemérito sacerdote vasco José Mª de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias; Semana santa en Bilbao; Guernika; eta Elai-Alai filmak erakutsiko dituzte Gasteizen, Donostian eta Bilbon.

Euskadiko Filmategiak duela 90 urte hasitako Espainiako Gerra Zibila izango du egunotan ardatz. Euskadiko Gobernuaren Propaganda Atalak lurraldean gertatzen ari zena munduari jakinarazteko ahaleginean enkargatutako film labur dokumentalak proiektatuko ditu Gasteizko, Donostiako eta Bilboko egoitzetan. Nemesio Sobrevila izan zen talde horren buru.
Lehenengo bi lanek “gurutzada” katoliko frankistaren ideia gezurtatuko dute: Entierro del benemérito sacerdote vasco José Mª de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937), eta Semana santa en Bilbao (1937). Beste biak, Guernika (1937) eta Elai-Alai (1938), Nemesio Sobrevilak propio zuzendu zituen. Lehenbizikoak Kondor Legioak Gernika-Lumo bonbardatu zuenekoa du hizpide; gerraren izugarrikeria pantailaratu nahi du, eta nazioarteko elkartasuna piztu atzerriratutako euskal herritarren alde. Bigarrenak soinu-banda osatugabea du, eta Elai-Alai haur dantza-taldeaz mintzo da. Elai-Alaik nazioartean zabaldu zuen euskal kulturaren eta folklorearen parte bat, Eresoinkarekin batera.
Euskal Zinema Zikloaren baitan ondareari eskainitako saioen barne daude emanaldiok. Maiatzaren 20an Gasteizko Artium Museoan emando dute, eta Santiago de Pablok aurkeztuko du. Hilaren 22an, aldiz, Donostiako Tabakaleran, eta 24an Bilboko Bizkaia Aretoan. Joxean Fernandezek zuzenduko ditu bi saio horiek.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘WINNIPEG, ITXAROPENAREN ONTZIA’: Oroitzapenen gordailua | 0 | 11.59 | 22-07-2026 |
| 2 | MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu” | 0 | 8.66 | 09-03-2026 |
| 3 | Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak | 0 | 11.75 | 30-07-2026 |
| 4 | ‘Lutxi eta zuhaitza’ dokumentala ondu du Lander Garrok | 0 | 7.62 | 15-04-2026 |
| 5 | Nafarroa Shortzinema 2026: aukeratutako sei film laburrak | 0 | 9.38 | 20-05-2026 |
| 6 | Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’ | 0 | 9.52 | 12-08-2026 |
| 7 | ‘Yerma’ filmaren errodajea amaitu du Lara Izagirrek | 0 | 8.93 | 11-06-2026 |
| 8 | Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du | 0 | 12.21 | 10-08-2026 |
| 9 | Estreinaldiak: UZTAILAK 10 | 0 | 12.37 | 09-07-2026 |
| 10 | Kutsidazu 485. ‘REAR WINDOW’ | 0 | 15.61 | 26-06-2026 |