ADI! Filmak Euskaraz programaren eskutik estreinatuko da gaur MARSUPILAMI (2026) lana Hego Euskal Herriko hainbat aretotan. Publiko orokorrari zuzendutako film frantziarra, euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da gurean. Orain arte Zinema Euskaraz izenez ezagutzen zen programak ADI! Filmak Euskaraz marka aurkeztu du aurten, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa. Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta eskainiko
Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’ bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
ADI! Filmak Euskaraz programaren eskutik estreinatuko da gaur MARSUPILAMI (2026) lana Hego Euskal Herriko hainbat aretotan. Publiko orokorrari zuzendutako film frantziarra, euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da gurean.
Orain arte Zinema Euskaraz izenez ezagutzen zen programak ADI! Filmak Euskaraz marka aurkeztu du aurten, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa. Zineuskadik sustatuta, aurten euskaratuta eskainiko duten hamabosgarren lana da honakoa.
Zoo-an egiten duen lana salbatzeko, Davidek misio arriskutsu bat onartzen du: Hego Amerikan pakete misteriotsu bat berreskuratzea. Enkarguak gurutzaontzi batera eraman du, eta hara joan da bere bikotekide ohiarekin, semearekin eta Stéphane lagun baldarrarekin. Dena deskontrolatzen da Stephanek istripuz paketea irekitzen duenean eta bidaia erabateko kaos bihurtuko duen marsupilami haurtxo maitagarri bat askatzen duenean. Davidek eta bere familiak inoiz baino elkartuago egon beharko dute berreskuratzeko.
Philippe Lacheau zinemagile frantsesaren obra, gaurtik aurrera izango da ikusgai ondorengo zinemetan: Golem Alhóndiga (Bilbo), SADE Cines (Donostia), Cines Gorbeia (Gasteiz), Golem La Morea (Iruña) eta Cines Niessen (Errenteria)
Datozenak
ADI! Filmak Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Hala, datozen hilabetetan ere estreinaldi berriak izango dira: Harry Potter (lehen filmaren berrestreinaldia), La familia Dino, Mumbo jumbo eta Superthings, besteak beste.