Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean

Дата публикации: 03-02-2026 09:35:10

Eusko Jaurlaritzaren 2017–2025 aldiko ikus-entzunezko ekoizpenerako laguntzen datuak, modalitate ezberdinetako (fikziozko film luzeak, sorkuntza dokumentalak, laburrak eta serieak) zenbakiak eta baita bederatzi urteko epealdian horiek izandako bilakaera, aztertzea besterik ez dago Euskal Autonomi Erkidegoko ikus-entzunezko industriaren barne-dinamikak ulertzeko: nork du aukera, nork jasotzen duen aitortza, eta zein espaziotan ari den eratzen genero-oreka erreala. Ondorioa argia
Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Eusko Jaurlaritzaren 2017–2025 aldiko ikus-entzunezko ekoizpenerako laguntzen datuak, modalitate ezberdinetako (fikziozko film luzeak, sorkuntza dokumentalak, laburrak eta serieak) zenbakiak eta baita bederatzi urteko epealdian horiek izandako bilakaera, aztertzea besterik ez dago Euskal Autonomi Erkidegoko ikus-entzunezko industriaren barne-dinamikak ulertzeko: nork du aukera, nork jasotzen duen aitortza, eta zein espaziotan ari den eratzen genero-oreka erreala.

Ondorioa argia da: datu kuantitatiboek hobekuntza agerian uzten duten arren, egiturazko desoreka iraunkorrak identifikagarriak dira oraindik.

Sarbidea vs. aitortza: aurkezturiko proiektuen eta emandako laguntzen arteko arrakala

Funtsezkoa da bereiztea emakumeek proiektuak aurkezteko duten presentzia eta benetan laguntza jasotzen dutenen proportzioa. Zenbait modalitatetan —fikziozko film luzeetan bereziki— azken urteetan emakumeek gero eta proiektu gehiago aurkezten dituzten arren, laguntzen esleipena ez da beti proportzio berean handitu.

Hala, sarbidean aurrerapausoak egon arren, aitortza instituzionalaren mailan desoreka puntualak mantentzen dira, urte batzuetan emakumeek zuzendutako proiekturik lagundu gabe geratu direlarik (2023an, esaterako).

Genero-ereduak modalitateen arabera

Datuen irakurketak berresten du ikus-entzunezko industriaren barruan genero-eredu tradizionalak oraindik ere indarrean daudela:

  • Sorkuntza dokumentala eta film laburrak dira emakume zuzendarien presentziarik handiena duten eremuak. Historikoki, hauek izan dira industria-sarbide malguagoa, aurrekontu txikiagoa eta sormen-askatasun handiagoa eskaintzen duten espazioak, eta horrek emakumeen parte-hartzea erraztu du.
  • Fikziozko film luze komertzialagoetan, aldiz, emakumeen presentzia apalagoa da, eta gorabeheratsuagoa izan da. Modalitate honek baliabide ekonomiko handiagoak, arrisku industrial handiagoa eta sare profesional sendoagoak eskatzen ditu, eta horietan genero-arrakalak tradizionalki handiagoak izan dira.

Aurrekontu txikiko fikzioa: paradoxaren adibidea

Esanguratsua da ere txikiko fikziozko film luzeen kasua. Teorian, sarbide errazagoa duen modalitatea izan arren, datuek erakusten dute emakume zuzendarien presentzia oso urria izan dela, bai aurkeztu diren proiektuei erreparatuz gero eta baita banatu diren laguntzei dagokienean ere. Horrek iradoki lezake du desoreka ez dela soilik baliabide ekonomikoen ondorio, baizik eta proiektuak bideratzeko sare profesionaletan, konfiantza-dinamiketan eta legitimitate sinbolikoan errotutako faktorea.

Animazioa: 2025eko mugarri sinbolikoa

Kontrara, Animaziozko film luzeetan 2025ean izandako datuak —emakumeek zuzendutako proiektu guztiek laguntza jasotzea— mugarri sinbolikotzat har daitezke. Joera egonkor gisa interpretatu gabe, modalitate horretan emakumeek gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari direla iradokitzen du.

Euskarazko telesailak: aukera-leiho berria

Euskarazko telesailen deialdia berriagoa (2024an banatu zituzten laguntzak aurrenekoz) izanik, ezinezkoak da ondorio argirik ateratzea. Ordea, genero ikuspegitik aztertuta, datuek emakume zuzendarien presentzia parekatua erakusten dute. Hasierako konfigurazio horrek aukera ematen du hastapenetik oreka handiagoa finkatzeko, bestelako modalitateetan gertatu ez den moduan.

Ondorio orokorra

Arestian aipatu bezala, 2017–2025 aldiko bilakaerak erakusten du emakume zuzendariek euskal ikus-entzunezkoen laguntza-sisteman presentzia areagotu dutela, batez ere sormen-esparru jakin batzuetan. Hala ere, datuek adierazten dute aurrerapena ez dela lineala ezta egiturazkoa ere: estrategikotzat jotzen diren modalitate horietan desoreka mantentzen da, eta urteen artean ematen diren gorabeherek agerian uzten dute berdintasuna ez dagoela bermatuta.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Nafarroa Shortzinema 2026: aukeratutako sei film laburrak09.3820-05-2026
2AZKEN EGUNAK | Nafarroa Zinemaren Lurraldearen 14. edizioa, izen-emate deialdia014.1907-08-2026
3MAIALEN FRANCO: “Ideia berritzaileak baino, denboran zehar babestu daitezken begirada propioak bilatzen dira Ikusmira Berriak programan”06.9223-02-2026
4Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du012.2110-08-2026
5GAZTEAK ZINEAN: “Zinema subjektiboa izanik, kide guztien proposamenei lekua ematen ikasi dugu”010.1808-06-2026
6MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu”08.6609-03-2026
7AZKEN EGUNAK | Gazteriaren Epaimahaikide izateko deialdia013.2510-08-2026
8Nafarroa Zinemaren Lurraldea: 14. edizioko hautaketa-batzordea015.8913-08-2026
9Zinema Euskaraz: ‘MARSUPILAMI’09.5212-08-2026
10URTZI URKIZU: “Irrati eta telebista publikoak eta euskarazkoak behar ditugu, eta horien inguruan estrategia sendo eta integral bat”06.318-03-2026

Классификация: Партнеры. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.18. Источник: www.zinea.eus.