2022tik egin gabeko sokamutur txikia berreskuratu dute aurten Zezen Beltz asteburuan eta balorazioa «oso positiboa» izan da
Eli Aizpuru
Azpeitia
20/10/2026 a las 14:13h.
2022tik egin gabe zeuden sokamutur txikiak berreskuratu dituzte aurten Zezen Beltz asteburuan. XVIII. aldiz, zezenek eta haien inguruko ekitaldiek hartu dute Azpeitia, eta aurtengo egitarauak nobedade garrantzitsuak izan ditu. Izan ere, entzierro txikian haurrek parte hartzeko aukera izan dute, Erdikaletik plazara bitarteko ibilbidean. Umeez gain, «guraso eta heldu ugari gerturatu da ikuskizunera», azaldu dute Zezen Beltz elkarteko antolatzaileek.
Eguraldi txarrak baldintzatu zituen larunbateko ekitaldiak. Hala ere, eguraldi kaskarra egin arren, «bai zezen txikiekin, bai poniekin jolastera jende ugari gerturatu zen. Herriko bestelako jaietan ere sokamutur txikiak eskatu zituen jendeak», adierazi dute antolatzaileek.
Grand Prix, bustitikGoizeko sokamutur txikian ez bezala, arratsaldeko Grand Prix saioa eguraldiak baldintzatu zuen. Euriak jende ugari atzera bota zuen, eta askok ez zuten zezen plazara gerturatzeko hautua egin. Hala ere, 1.330 lagun inguru bildu ziren saioan. «Eguraldia eta bildutako jende kopurua kontuan hartuta, balorazio positiboa egiten dugu», azaldu dute Zezen Beltz elkartekoek.
Igandea, borobilaIgandean eguraldi argitsua esnatu zen, eta horrek asko lagundu zien Zezen Beltz asteburuko ekitaldiei. Eguerdian, esaterako, jende ugari gerturatu zen plazara. Ohiko parrilladaren ordez, paella-jana antolatu zuten Zezen Beltz elkartekoek, eta aldaketa «positibotzat» jo dute.
Arratsaldeko entzierroak ere jendetza bildu zuen. Ondoren, zezena aske ibili zen Hartzubian, eta harrera oso ona izan zuen. Oro har, beraz, asteburuaren balorazio «oso ona» egin dute elkarteko antolatzaileek.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Zezenak eta haren inguruko ekitaldiek hartuko dute asteburua | 0 | 7.9 | 15-10-2026 |
| 2 | Lehenengoz, Gau Beltza berreskuratuko da Azkoitian datorren urriaren 31n | 0 | 8.46 | 22-10-2026 |
| 3 | Elizalde Eskolak bertso bazkari autokudeatua ospatu zuen | 0 | 15.56 | 13-10-2026 |
| 4 | MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu” | 0 | 8.66 | 09-03-2026 |
| 5 | Agurtzane Zubillagak Itziar Etxezarretaren lekukoa hartu du Ezkio-Itsasoko zinegotzi karguan | 0 | 14.76 | 04-10-2026 |
| 6 | Gaetxen nekazal ibilgailuei azterketa egiteko hitzordua atzeratu dute | 0 | 9.15 | 21-10-2026 |
| 7 | LUR OLAIZOLA LIZARRALDE: “Hona datozenek zinema aretoa beraiena dela sentitzea gustatuko litzaidake” | 0 | 12.65 | 30-06-2026 |
| 8 | Pantailen inguruko hitzaldi zikloa antolatu da hilaren 26tik aurrera | 0 | 10 | 20-10-2026 |
| 9 | Elena Uriz, bizitza asko bizi bakarrean | 0 | 6.78 | 08-10-2026 |
| 10 | EH Bildu ve «inadmisible» el acoso a los ertzainas pero pide «más pedagogía y menos punitivismo» | 0 | 5 | 13-07-2026 |