XVII. Zezen Beltz asteburua berrikuntzekin dator larunbat eta igande honetan
Eli Aizpuru
Azpeitia
15/10/2026 a las 13:42h.
Asteburuan ospatuko da XVII. Zezen Beltz asteburua, Azpeitian. Beraz, ohi bezala, zezenak eta honen inguruan antolatutako ekitaldiek hartuko dute protagonismoa herrian.
Zezen Beltz ellarteak antolatutako ekitaldien artean berrikuntzak ere badaude. Izan ere, 2022az geroztik egin gabeko sokamutur txikia berreskuratuko dute, eta igandean paella dastatzeko aukera izango da, ohiko parrilladaren ordez.
Larunbatean, urriak 17, 12:30ean sokamutur txikia egingo dute Lopene ganadutegiko zezenekin, eta ondoren zezen txikiak eta poniak izango dira plazan. Arratsaldean, 17:00etan, Grand Prix ikuskizuna egingo da zezen plazan, lau kuadrilaren parte-hartzearekin. Ondoren, 16 urtetik gorakoentzako zezen bolaztatuak izango dira. Grand Prixerako sarrerak bost euroan eros daitezke Berdie, Jim Clark, Mendizabal, Pastorkua eta Eguzkitzan. Larunbata eguerdira arte egongo dira tabernetan sarrerak salgai, eta 16:00etatik aurrera, zezen plazako leihatilan salduko dituzte.
Igandean, urriak 18, 12:30ean sokamutur txikia egingo dute Arno ganadutegiko zezenekin, eta ondoren zezen txikiak eta poniak izango dira plazan. Eguerdian, paella dastatzeko aukera eskainiko dute herriko plazan. Arratsaldean, 17:15ean, helduen entzierroa egingo dute Artzubiatik plazara eta bueltan, Lopene ganadutegiko zezenekin; ondoren, 16 urtetik gorakoentzako zezen bolaztatuak izango dira Artzubian. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 16 urtetik gorakoentzat izango da ekitaldia.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Zezen Beltz elkartea: «Zezen txikiak bueltatzea asko eskertu du jendeak» | 0 | 7.9 | 20-10-2026 |
| 2 | Lehenengoz, Gau Beltza berreskuratuko da Azkoitian datorren urriaren 31n | 0 | 8.46 | 22-10-2026 |
| 3 | "Janari pozoitua aurkitzeari diot beldurrik handiena" | 0 | 5 | 26-04-2026 |
| 4 | Zaldieroaren eta Barandiaranen hegiak | 0 | 10 | 11-03-2010 |
| 5 | Keta Babyautoko bi taldeak sailkapeneko buruan kokatu dira zelaian eta aretoan | 0 | 10 | 20-10-2026 |
| 6 | Uztaileko nobedadeak, udal liburutegian | 0 | 8.86 | 15-07-2026 |
| 7 | Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan-eskaintzan izena emateko epea irekita | 0 | 23.33 | 07-07-2026 |
| 8 | Elizalde Eskolak marrazki lehiaketa antolatu du iganderako | 0 | 10 | 11-06-2026 |
| 9 | Solaria Zierbana Solar 3 proiektua bertan behera utzi dute | 0 | 5 | 24-04-2026 |