Euskara Mahaiak, herriko eragile eta gurasoekin elkarlanean 'Gau Beltza' edo 'Arimen Gaua' ospatzeko egitaraua antolatu du
Eli Aizpuru
Azkoitia
21/10/2026 Actualizado 22/10/2026 - 07:53h.
Udazkenetik negurako trantsizioan, egunak gero eta laburragoak eta gauak ilunagoak diren garaian, hainbat erritu eta ospakizun egin izan dira Europako herrialde askotan, baita Euskal Herrian ere. XX. mendearen erdialdera arte, urriaren 31 inguruan Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatzeko ohitura oso errotuta egon zen Euskal Herriko hainbat herritan.
Santa Ageda bezalako neguko ospakizunek neguari agur esan eta lurraren biziberritzea iragartzen duten bezala, Gau Beltzarekin udari agur esan eta neguari ongietorria ematen zitzaion.
Urte sasoi honetan, natura lokartu egiten da, nolabait hil, udaberrian berriro esnatu eta indarberritzeko. Horregatik, gau hori hildako arbasoak oroitzeko eta omentzeko erabiltzen zuten. Aldi berean, espiritu gaiztoak uxatzeko, trapu zaharrekin mozorrotu eta maskarak janzten zituzten.
Gau Beltzaren ospakizuna xumea baina esanahiz betea zen. Kalabazak, arbiak eta bestelako barazkiak hustu, aurpegi beldurgarriak irudikatu eta barruan kandelak jartzen zituzten. Haurrek eta gazteek kandelak ezkutatzen zituzten bide bazterretan, eta gaztaina erreak jaten zituzten. Horrez gain, etxez etxeko eske-errondak egiten zituzten, neguko beste jai batzuetan bezala. Ohitura horien bidez, udako zikloari amaiera ematen zioten, eta neguaren etorrera ospatzen zuten.
Euskal Herria erritu eta tradizio ugariko lurraldea da, baina ohitura horietako asko denborarekin galtzen joan dira. Tradizioek bizirik jarraitzeko, ordea, garai berrietara egokitzeko gaitasuna behar dute. Horren erakusgarri da Gau Beltza, azken urteotan Euskal Herrian indarra hartzen eta gero eta herri gehiagotara zabaltzen ari den ospakizuna.
Gauzak honela, Azkoitian ere Gau Beltzaren ohitura berreskuratu nahi da eta «antzinako tradizioen
arabera berrinterpretatzeko ahalegina» egin da Euskara Mahaitik. «Egun horren bueltan indarra hartzen ari diren kontsumo ohiturei alternatiba eskaini nahian gure herriko toki batzuetan eta Euskal Herriko hainbat herritan antolatzen den ospakizunei begira jarri gara», azaldu dute.
Bide horretan, herriko eragile eta gurasoak batu dira eta egitarau «xume bat» prestatu dute urriaren 31rako nahiz aurreko egunetarako. Lehenengoz, urriaren 31koa euskal tradizioan oinarritutako ospakizun eguna izango da Azkoitian.
Urriaren 6an Josu Ozaita antropologoak 'Gau Beltza ez da Halloween' hitzaldia eskaini zuen Elkargunean. Gaian kokatzen hasteko lehen hitzordua izan zen. Orain hiru eguneko ospakizunak izango dira aurretik.
Urriaren 29an eta 30ean, osteguna eta ostirala, Gau Beltzerako mozorroa egiteko eta kalabazak husteko tailerra izango da Berdura Plazan, 5-12 urteko umeentzat. 5-7 urte bitarteko haurrak helduek lagunduta joan beharko dute. Oihal edo izara zuria eraman beharko du parte hartzaile bakoitzak. Kalabazak, berriz, antolatzaileek eramango dituzte. Tailerretan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da.
Urriaren 31n, larunbatean, mozorrotuta egingo dute kalejira , Ugarteigaran baserritik (kanpoko igerileku ondoan) Berdura plazara, Bizkargi musika eskolako panderojoleekin. Ipuin kontaketa izango da Berdura plazan, Josune Gorostegiren eskutik. Ondoren, gaztaina banaketa egingo da eta beldurrak sutara botata itxiko da egitaraua.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Gaba Baltza elkarrekin gozatzeko deia egin dute herriko hainbat eragilek | 0 | 9.3 | 19-10-2026 |
| 2 | ‘Gaua’ filma ikusgai egongo da Gasteiz, Zinema Hiria zikloan | 0 | 8.44 | 21-08-2026 |
| 3 | Datorren ostegunean hasiko da Zumaiako 42. Musika Jaialdia | 0 | 10.96 | 23-07-2026 |
| 4 | Elizalde Eskolak marrazki lehiaketa antolatu du iganderako | 0 | 10 | 11-06-2026 |
| 5 | Zezen Beltz elkartea: «Zezen txikiak bueltatzea asko eskertu du jendeak» | 0 | 7.9 | 20-10-2026 |
| 6 | 'Euskal Herriko Mugak Oinez' liburuaren aurkezpena ekainaren 3an | 0 | 5 | 29-05-2026 |
| 7 | Zezenak eta haren inguruko ekitaldiek hartuko dute asteburua | 0 | 7.9 | 15-10-2026 |
| 8 | Euskaraz bizitzeko eta euskara ospatzeko | 0 | 10 | 10-10-2026 |
| 9 | Abuztuaren 3tik aurrera itxita, Goiz Eguzkiko bulegoa | 0 | 20.53 | 18-07-2026 |
| 10 | Bizitzaren "une gazi-gozoei" kantuan Ateri taldearen estreinako diskoan | 0 | 15.56 | 17-07-2026 |