Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Gaba Baltza elkarrekin gozatzeko deia egin dute herriko hainbat eragilek

Дата публикации: 19-10-2026 19:25:39

Urriaren 30ean ospatuko den Arimen Biltzarraren aurretik hainbat ekintza daude ludoteketan, Gaztelekuan eta Ekin Emakumeak elkartearen kumumarro tailerrean

Основное содержимое страницы с новостью.

Kepa Oliden

Arrasate

19/10/2026 Actualizado a las 21:25h.

TTAK gazte taldeak, Ekin Emakumeak Elkarteak, Arrasateko Udal Ludoteka eta Gaztetxokoak eta Txatxilipurdi Elkarteak osatzen duten Arrasateko Gaba Baltza batzordeak beste behin Arimen Gauaren euskal ohitura zaharren inguruan hainbat ekintza antolatu ditu «arrasatearrontzat elkarrekin gozatzeko».

Arrasateko udal ludotekek erabiltzaileentzako ekintza berezi ugari antolatu dituzte urriaren 22ra bitarte, tartean, fieltrozko panpinak sortzea, kandelagintza, ipuin kontaketa eta udazkeneko produktuekin sukaldaritza.

Arrasateko udal Gaztetxokoak ere, urtero legez, 12 urtetik gorako nerabeentzako Beldur Etxea antolatu dute urriaren 31 eta azaroaren 1erako. Tren geltoki zaharreko Gaztelekuan izango da eta gonbidapenak urriaren 29ra arte auzoetako gaztetxokoetan zein Tren Geltoki Zaharreko gaztetxokoan eskuratu ahal izango dira (plaza mugatuak izango dira).

Urriaren 22an, Ekin Elkartearen eskutik, 15 urtetik gorako herritarrentzako 'Sortu zure Kukumarroa' tailerra egingo da. Parte hartzeko, izen ematea urriaren 21era arte egongo da zabalik, horretarako galdetegia bete beharko da on line https://labur.eus/sortu_kukumarroa helbidean Gainera, ekintza honetan parte hartzeko, gonbita luzatzen die herritarrei etxean dituzten izara, gortina edota mahai-zapiak eraman ditzaten gaur asteartean, urriaren 20an, 08:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Egun berezia 30ean

Bestalde, urriaren 30a egun berezia izango da. Aurten ere Arimen Biltzarra ospatuko dute.

Arratsaldeko 18:30etan Biteri arimen elkargune izango da. Bertatik irtengo da Monterroneraino luzatuko den kalejira. Behin Monterronera iritsita, hainbat sorpresa egongo dira. Bertan, herriko hainbat eragilek hartuko dute parte; Doke antzerki eskolak, Arrasateko txistulariak, Goikobaluko Izartxo taldeak, Arrasateko trikitixa eskolak, Txikitxu Arrostaitz dantza taldeak eta Ttakun txalaparta taldeak.

Newsletter

Herritarrei Arimen Biltzarrera Kukumarroz edota baserritarrez jantzita etortzeko dei egiten diete, «guztion artean herria alaitu eta jai giroan gozatzeko». Gaba Baltza batzordea osatzen duten eragileek, herritarrei egitarauan parte hartzeko gonbita luzatu nahi diete.

Gaur egun Halloween deritzan ospakizun atzerritarrak indarra hartu badu ere, bada Euskal Herrian zaharragoa den antzeko ohiturarik. Gaba Baltza edo Arimen Gauan gure arbasoek hildakoen arimak gogoratu eta adoratzen zituzten. Jatorriz paganoa zen ohitura hori udaren amaiera eta neguko hotzaren hasierarekin lotuta zegoen. Garai hau urriaren 31a eta azaroaren 1a bitarteko gau horren baitan gertatzen zen, herritarrek, beraien baratzeko kalabaza edota erbiak batu, itxuraldatu eta kale bazterretan edota etxeko leihotan kandela batekin ezartzen zutenean. Kandelen argi xume horietan, inguruko arimak islatzen zirela ere esaten zen.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Sahatsa dantza taldearen 'Ezpata dantzariak' argazki erakusketa, Portaleburun08.5715-10-2026
2Ostiral eta larunbatean ospatuko dute haurrak Alkate Txiki Eguna06.2721-10-2026
3Gasteiz eta Añana Gatzaga ezagutzeko irteera datorren astean011.9419-10-2026
4Plenoa gaur Erriberan, ohiko deialdian010.129-06-2026
5Lehenengoz, Gau Beltza berreskuratuko da Azkoitian datorren urriaren 31n08.4622-10-2026
6Bost ikastarok eta tailer ziklo batek osatzen dute UEUren Iruñerako udaberriko eskaintza0514-01-2019
7Energiaren, elikaduraren eta garraioaren erronkei erantzuteko elkartuko dira eskualdeko eragileak01021-10-2026
8Zabaleta, sanferminetako lehian sartzeko prest08.9209-07-2026
9Erdiguneko plazak betetzeko deia egin dute Gasteiz Euskararen Hirian08.3407-10-2026
10Porrotx: "Musuak jaso eta emango ditugu Baluarten"0526-11-2018

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.3. Источник: www.diariovasco.com.