Maitane Ormazabal psikologoak emango ditu saioak Aizarnan, Arroabean nahiz Zestoan
Eli Aizpuru
Zestoa
20/10/2026 a las 14:16h.
Maitane Ormazabal psikologo, psikoterapeuta eta aholkulari psikoemozionalak pantailen eta teknologiaren inguruko hitzaldi- eta tailer-zikloak eskainiko ditu datozen egunetan, Zestoako Udalak antolatuta. Datorren astelehenetik, urriaren 26tik, aurrera izango dira saioak eta Aizarnan, Arroabean eta Zestoan emango dira.
Pantailen inguruko hitzaldi ziklo bigarren eta hirugarren zikloetako haurren gurasoei eta irakasleei zuzen duta daude. Datorren astelehenean, Aizarnako eskolan izango da lehen saioa, 16:30ean.
Asteartean, urriaren 27an, Arroabeko eskolan izango da Ormazabal aditua bertakoei pantailen inguruko arriskuez ohartarazten.17:00etan hasiko da saioa.
Azkenik, zikloaren azken hitzordua urriaren 28an izango da, asteazkenez, Zestoako eskolan. 17:00etan izango da.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, bai Arroabeko eta baita Zestoako hitzaldietan, itzulpen zerbitzua eskainiko da.
Maitane Ormazabal Esnaola psikologo kliniko-sanitarioa eta psikoterapeuta da, nerabeen eta gazteen osasun emozionalean eta osasun digitalean espezializatua. Urteak daramatza gazteei eta familiei laguntzen, eta teknologia digitalen erabilerak osasun mentalean duen eragina aztertzen. Telmo Lazkanorekin batera, Nerabeen garrasia: osasun mentala aldaketa garaian liburua idatzi zuen 2023an.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Ttakunen Mendiparta 2026, Jesus Larrañagaren omenez larunbat honetan | 0 | 14.17 | 10-09-2026 |
| 2 | Metropoli Forala 2020-10-29 | 0 | 5 | 29-10-2020 |
| 3 | Josu Merino eskalatzaile elgoibartarrak zabalduko du gaur 2026ko Mendi Astea, Mendietxen | 0 | 5 | 26-05-2026 |
| 4 | Euskaltzain oso izateko hautagai da Jon Sarasua | 0 | 7.09 | 24-07-2026 |
| 5 | Energiaren, elikaduraren eta garraioaren erronkei erantzuteko elkartuko dira eskualdeko eragileak | 0 | 10 | 21-10-2026 |
| 6 | Indamendik umeentzako ibilaldia antolatu du Herniora irailaren 26rako | 0 | 8.1 | 22-09-2026 |
| 7 | Danel Galdaera: "Gezurrak oso beharrezkoak dira aurrera egiteko" | 0 | 10 | 22-09-2026 |
| 8 | Naroa Zabala Sanchez(e)k ETB3 ez ixteko sinadura bilketa abiarazi du Pantailak Euskarazek(r)i buruz egindako iruzkinak | 0 | 14.17 | 19-03-2026 |
| 9 | Floren Aoiz: "Badira baldintzak urrats handiagoak egiteko" | 0 | 10 | 19-01-2010 |
| 10 | Zezen Beltz elkartea: «Zezen txikiak bueltatzea asko eskertu du jendeak» | 0 | 7.9 | 20-10-2026 |