Guztira hogei film lehiatuko dira 49. Euskal Zine Bilerako sail ofizialean, tartean Oier Romatet eta Araitz Garate zumaiarren '700' film laburra. Urriaren 15ean proiektatuko dute ikus-entzunezkoa, Ikusgarri zine aretoan.
49. Euskal Zine Bilera hartuko du Lekeitiok (Bizkaia) bihartik igandera bitartean, eta aurtengo sail ofizialean guztira hogei film lehiatuko dira, tartean Oier Romatet eta Araitz Garate zumaiarren 700 film laburra.
Urriaren 15ean, ostegunarekin, izango da film laburraren proiekzioa, 19:00etatik aurrera, Ikusgarri zine aretoan. Lehiaketako sari banaketa ekitaldia, berriz, urriaren 17an egingo dute, 19:30ean Ikusgarrin bertan.
700 film laburraren sinopsia da honako hau: "Hornidura gabezia nagusitzen den komunitate batean arau nagusi bat dute: 10 urtetik gorakoak ezin dira 700 baino gehiago izan. Haur batek 10 urte betetzeak bizitza baten sakrifizioa dakar askotan. Albaren hamargarren urtebetetzea iristear da eta horrek hankaz gora jarri du familiaren egonkortasuna".
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Sei pelikula eskainiko ditu Ostarrenak datozen hiru hilabeteetan | 0 | 7.72 | 01-10-2026 |
| 2 | ‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian | 0 | 10.42 | 18-05-2026 |
| 3 | MAREN ZUBELDIA: “Gorputz eta identitate ez bitarrek benetan tokirik duten ikusi nahi izan dugu” | 0 | 8.66 | 09-03-2026 |
| 4 | Euskal zinemaren itzalak argitara | 0 | 9.03 | 14-06-2026 |
| 5 | 'El ser querido' eta 'La Patrulla Canina: la dino película' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin | 0 | 7.76 | 11-09-2026 |
| 6 | 'Ipuinetatik jabekuntzarantz' ipuin kontaketa saioa, ostegunean Itziar Saenz de Ojerekin | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 7 | Guka zinemaz gozatzera doa: lortu Donostiako Zinemaldirako sarrera bikoitz bat! | 0 | 11.47 | 08-09-2026 |
| 8 | EKAIN ALBITE: “Sormen-prozesuak irekia eta malgua izan behar du, intuiziotik abiatutakoa” | 0 | 8.2 | 28-04-2026 |
| 9 | Go running Iruña biltzar-azoka. Itziar Basaguren | 0 | 5 | 08-05-2015 |
| 10 | Adinekoei zuzendutako jarduerak ezagutarazteko ate irekien jardunaldia egingo dute Dantza eta Musika Eskolan | 0 | 11.4 | 10-10-2026 |