Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Kutsidazu 483. ‘LAND AND FREEDOM’

Дата публикации: 19-06-2026 11:29:23

  Zuzendaria: Ken Loach Urtea: 1995 Herrialdea: Erresuma Batua Iraupena: 110 min. Generoa: Belikoa | Drama 1995an estreinaturiko film beliko-dramatikoa da, Erresuma Batuar Espainiar, Alemaniar eta Italiar koprodukzio bat, Ken Loachek zuzendu eta Jim Allenek idatzitakoa. George Orwell idazlearen Homage to Catalonia (1938) eleberrian oinarritua dago, Espainiako Gerra Zibilan girotua. Britainia Handiko Alderdi Komunistako kide den
Kutsidazu 483. ‘LAND AND FREEDOM’ bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Zuzendaria: Ken Loach

Urtea: 1995

Herrialdea: Erresuma Batua

Iraupena: 110 min.

Generoa: Belikoa | Drama

1995an estreinaturiko film beliko-dramatikoa da, Erresuma Batuar Espainiar, Alemaniar eta Italiar koprodukzio bat, Ken Loachek zuzendu eta Jim Allenek idatzitakoa. George Orwell idazlearen Homage to Catalonia (1938) eleberrian oinarritua dago, Espainiako Gerra Zibilan girotua. Britainia Handiko Alderdi Komunistako kide den David Carr militantearen istorioa kontatzen du.

Errepublikano espainiarrei nazional-faxisten aurkako borrokan laguntzeko beharraz konbentzituta, Carr enplegurik gabeko langile gazteak Liverpool utzi eta Espainiako bidea hartuko du, bertako gudan borrokan ari den Nazioarteko Brigadara batzeko asmoz. Kataluniako muga zeharkatzen du eta, kasualitatez, Batasun Marxistaren Langile Alderdiaren  (POUM) milizian izena emanda amaitzen du. Bada, miliziano ingelesaren bizipenen bidez, bando errepublikarraren barne-gatazketan sakondu zuen zinemagile britainiarrak, honen barneko zatiketa eta tentsio ideologiko sakonak aztertuz.

Filmaren narratiba flashback luze batean garatzen da. David Carr (Ian Hart), zaharra, hil egin da, eta Kim (Suzanne Maddock) haren bilobak bere gelan aurkitu doituen gutun zaharrak, egunkariak, argazkiak eta beste dokumentu batzuk dira istorioaren abiapuntua. Filmean ikusten dena, beraz, aitona zenak bizitakoa da.

Filmak harrera bikaina izan zuen nazioarteko zinemaldietan, eta ezkerraren memoria historikoa berreskuratzeko egindako lanagatik goraipatua izan zen. Besteak beste, Kritikaren Nazioarteko Saria -FIPRESCI- eta Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zituen estreinaldirako erakusleiho izan zuen Cannesko Nazioarteko Zinemaldian, eta Europako Film Onenaren Saria ere jaso zuen.

Prime Video, Movistar + eta FixOle plataformen katalogoetan aurki daiteke.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Kutsidazu 492. ‘2001: A SPACE ODYSSEY’017.0614-08-2026
2Kutsidazu 491. ‘CERRAR LOS OJOS’017.0507-08-2026
3‘Lutxi eta zuhaitza’ dokumentala ondu du Lander Garrok07.6215-04-2026
4Kutsidazu 485. ‘REAR WINDOW’015.6126-06-2026
5Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak011.7530-07-2026
6Kutsidazu 489. ‘BERGMAN ISLAND’016.5224-07-2026
7Kutsidazu 488. ‘PARASITE’017.9417-07-2026
8Kutsidazu 493. ‘EZ, ESKERRIK ASKO! GLADYSEN LEIHOA’013.3221-08-2026
9‘LE CITTÀ DI PIANURA’: Joan aurretik, azkena010.6705-08-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 17.14. Источник: www.zinea.eus.