Zuzendaria: Stanley Kubrick Urtea: 1968 Herrialdea: Erresuma Batua Iraupena: 139 min. Generoa: Zientzian fikzioa | Kultuzko lana Stanley Kubrickek 1968an estreinatutako 2001: A Space Odyssey ez da zientzia-fikziozko film arrunt bat. Gizakiari buruzko filma da, eta teknologiaren bidez bere burua gainditzeko duen obsesioari buruzkoa. Arthur C. Clarkerekin batera sortutako lanak espazioaren esplorazioa aitzakia bihurtzen du eboluzioaz,
Kutsidazu 492. ‘2001: A SPACE ODYSSEY’ bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.

Zuzendaria: Stanley Kubrick
Urtea: 1968
Herrialdea: Erresuma Batua
Iraupena: 139 min.
Generoa: Zientzian fikzioa | Kultuzko lana
Stanley Kubrickek 1968an estreinatutako 2001: A Space Odyssey ez da zientzia-fikziozko film arrunt bat. Gizakiari buruzko filma da, eta teknologiaren bidez bere burua gainditzeko duen obsesioari buruzkoa. Arthur C. Clarkerekin batera sortutako lanak espazioaren esplorazioa aitzakia bihurtzen du eboluzioaz, adimenaz eta teknologiaren botereaz hausnartzeko.
Filma Afrikako sabanan hasten da, gizakiaren arbasoen artean. Monolito misteriotsu baten agerpenak aldaketa eragiten du haien portaeran: tresnak erabiltzen ikasten dute, eta horrek bizirauteko eta beste espezieen aurrean nagusitzeko aukera ematen die. Kubrickek hemen lehen ideia nagusia planteatzen du: teknologiak gizakia eraldatu egiten du.
Milaka urte geroago, gizateria Ilargira iritsi da eta teknologia sofistikatuak garatu ditu. Baina aurrerapen horrek ez du gizakia zertan gizatiarrago bihurtu. Kontraste hori Kubricken begirada kritikoaren muinean dago: espezieak aurrera egin du teknikoki, baina galdera irekita dago ea benetan eboluzionatu ote duen.
Ikus-entzunezko tratamenduari dagokionean ere filmak bere garaia gainditu zuen: Kubrickek espazioaren isiltasuna, plano luzeak eta mugimendu motelak erabili zituen ikuslea ia hipnotizatzeko, eta musika klasikoaren erabilerak, epopeia bilakatu zituen espazioko eszenak.
Urteen igarotzearekin, 2001: A Space Odyssey kultuzko filma bilakatu da, ez bakarrik zientzia-fikzioaren historian mugarri izan zelako, baizik eta ikusleengan eragin iraunkorra sortu eta oraindik ere interpretazio eta eztabaida ugari eragiten dituelako.
Filma Movistar+ eta Prime Video plataformen katalogoan aurki dezakezue.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘THE ODYSSEY’: Hitzen lurraldera bueltatu beharrekoa | 0 | 11.54 | 29-07-2026 |
| 2 | Kutsidazu 491. ‘CERRAR LOS OJOS’ | 0 | 17.05 | 07-08-2026 |
| 3 | HAL 9000, 2001 A Space Odyssey | 0 | 33.2 | 18-08-2026 |
| 4 | Kutsidazu 485. ‘REAR WINDOW’ | 0 | 15.61 | 26-06-2026 |
| 5 | Космическая одиссея 2001 года (2001: A Space Odyssey) От первобытных ... | 0 | 11.34 | 16-08-2026 |
| 6 | Kutsidazu 483. ‘LAND AND FREEDOM’ | 0 | 17.14 | 19-06-2026 |
| 7 | Kutsidazu 489. ‘BERGMAN ISLAND’ | 0 | 16.52 | 24-07-2026 |
| 8 | Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagaiak argitu ditu Zinemaldiak | 0 | 11.75 | 30-07-2026 |
| 9 | Kutsidazu 487. ‘MATILDA’ | 0 | 14.53 | 10-07-2026 |
| 10 | Kutsidazu 488. ‘PARASITE’ | 0 | 17.94 | 17-07-2026 |