Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘NINO’: Norberarekin bakean

Дата публикации: 01-07-2026 08:41:58

Zuzendaria: Pauline Loquès Urtea: 2025 Herrialdea: Frantzia Lan egin eta bizirauteko beharrezkoa duen bizikleta lapurtuko dioten momentutik, Antonio Riccik Erroma goitik behera zeharkatuko du, hiru egunez, Ladri di biciclette (Vittorio De Sica, 1950) maisulanean. Urte batzuk geroago, mediku azterketen emaitzen zain, Cleok bi ordu emango ditu Parisko kaleetan batetik bestera, beldurrak jota, burua lasaitzeko asmotan;
‘NINO’: Norberarekin bakean bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

Nino-filma

Zuzendaria: Pauline Loquès

Urtea: 2025

Herrialdea: Frantzia

Lan egin eta bizirauteko beharrezkoa duen bizikleta lapurtuko dioten momentutik, Antonio Riccik Erroma goitik behera zeharkatuko du, hiru egunez, Ladri di biciclette (Vittorio De Sica, 1950) maisulanean. Urte batzuk geroago, mediku azterketen emaitzen zain, Cleok bi ordu emango ditu Parisko kaleetan batetik bestera, beldurrak jota, burua lasaitzeko asmotan; Cléo de 5 a 7 (1962) filmean erakutsiko digu Agnès Vardak emakumearen agonia. Orain, dagoeneko eztarriko minbizia detektatuta, tratamendua hasi bitarteko atzera kontua ezagutuko dugu NINO (2025) lan intimistan.

Kronika itxura izango du nazioartean saritua izan den Pauline Loquès zinemagile frantziarraren opera primak, baina ez da desesperazioa gailenduko, ezta larritasun existentziala ere. Muturreko sentimenduak eta melodrama baztertuko ditu delikatuaren mesedetan. Gaixotasunak dakarren shock egoerari aurre egiteko denbora hartu, arnastu, eta bizitzaren alde egiteko erabaki irmoa hartuko du Théodore Pellerinek samurtasunez eta oreka emozionalari eustiz interpretatutako Ninok.

Ostiral batez diagnostikatutako gaitza protagonistaren barne mundua ordenatzeko aitzakia narratiboa izango da. Bada, Loquès zuzendariak hiru norabide dramatiko ezarriko ditu, hiru zauri eta egonezin, asteleheneneko lehen kimioterapia saioa iritsi bitartean apurka-apurka azaltzen joango direnak: aitaren ausentzia eta haurtzaro galdua (iragana), lana eta lagunartea (oraina) eta ondorengotza, familia (etorkizuna).

Parisko kaleetan joango dira korapiloak askatzen. Izan ere, hiriak berak presentzia nabarmena eta esanguratsua du NINO filmean. Loquèsek gaztea isolatu, bakartu eta haren barne-haustura plano ezegonkor eta urduriekin erretratatuko badu ere, kameraren eta protagonistaren artean sartuko da, hain zuzen ere, bizitza. Ninoren irudi garbia jasotzea ekindingo digute tartean gurutzatuko diren hiritarrek, autoek, ate eta leihoek, pasabideek eta korridoreek, ispiluek. Baina ustezko distantzia eta fragmentazioa ez dira oztopo, baizik eta bizirik dagoelaren gogorarazpen.

Berri latz batek eta egoera zaurgarri batek berpiztu ditzakeen emozioak lehen lerrora dakartza NINOk, planteamendu narratibo eta estetiko zintzoarekin. Istorio txiki bezain unibertsala da, sentikorra, gogorra, baina azkenerako, baikorra eta gizatiarra.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘THE ODYSSEY’: Hitzen lurraldera bueltatu beharrekoa011.5429-07-2026
2‘COUTURES’: Glamouraren itzalarena012.6420-05-2026
3Emakume zinemagileak EAEn: aurrerapen kuantitatiboa, baina egiturazko arrakalak oraindik indarrean013.1803-02-2026
4‘DUSE’: Antzerkia, guztiaren gainetik010.0917-06-2026
5Profesionalen topaketa egingo dute, lehenengoz, NIFF jaialdian010.4104-08-2026
6Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du012.2110-08-2026
7MAIALEN FRANCO: “Ideia berritzaileak baino, denboran zehar babestu daitezken begirada propioak bilatzen dira Ikusmira Berriak programan”06.9223-02-2026
8Nafarroa Zinemaren Lurraldea: 14. edizioko hautaketa-batzordea015.8913-08-2026
9‘LE CITTÀ DI PIANURA’: Joan aurretik, azkena010.6705-08-2026
10Metropoli Forala 2025-11-100210-11-2025

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.6. Источник: www.zinea.eus.