Izena eman nahi dutenek abuztuaren 26ra arte dute aukera. Tailerra Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategian garatuko da, eta gaztelania izango da lan-hizkuntza. Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik antolatua, Isabel Herguera zinemagile donostiarrak Hutsartea izenpeko animazio tailerra zuzenduko du irailaren 8an eta 9an, Tabakaleran. Helburua “ideia baten garapen-prozesuaren inguruan hausnartzea” izango da, “haien arteko hutsartean eta isiltasunean
Animazio tailerra eskainiko du Isabel Herguerak, Tabakaleran bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Izena eman nahi dutenek abuztuaren 26ra arte dute aukera. Tailerra Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategian garatuko da, eta gaztelania izango da lan-hizkuntza.

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik antolatua, Isabel Herguera zinemagile donostiarrak Hutsartea izenpeko animazio tailerra zuzenduko du irailaren 8an eta 9an, Tabakaleran. Helburua “ideia baten garapen-prozesuaren inguruan hausnartzea” izango da, “haien arteko hutsartean eta isiltasunean esanahia ager dadin eta kontatu nahi dugun istorioak forma har dezan”.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek ondoko formularioa bete eta dosierra erantsi beharko dute abuztuaren 26a baino lehen. Dokumentuak 2 orrialde izan beharko ditu gehienez, eta proiektuaren xehetasunak jaso beharko ditu. Aurkeztutako animaziozko film luze proiektuen artean 6 aukeratuko dituzte.
Hutsartea animazio tailerra Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategian garatuko da, eta gaztelania izango da lan-hizkuntza.
Zuzendariari buruz
Isabel Herguera (Donostia, 1961) artista bisuala, ekoizlea eta animazio-zuzendaria da. Bere filmografian nabarmentzekoak dira hauek: La gallina ciega (2006), animaziozko film labur onenaren Goya sarirako izendatua; Ámár (Zinemira, 2010), animaziozko film labur onenaren saria Animadrid jaialdian; Bajo la almohada (Kimuak, 2012); Amore d’Inverno (2015), Euskal Zinemaren Sari Nagusia Zinebin; eta Kutxa beltza, Izibene Oñederrarekin batera zuzendua eta Kalebegiak (Belodromoa, 2016) film kolektiboan bildua. Sultanaren ametsa (2023) opera primarekin nazioarteko zinemaldietan lehiatu zen eta 2024an La mujer ilustrada film laburra aurkeztu zuen Kimuak sailean.
Era berean, ANIMAC jaialdiaren zuzendaria izan da, Arteleku Mugimenduzko Irudien Laborategia (Donostia) koordinatzen du eta Los Angelesen hamarkada bat baino gehiagoz aritu zen animatzaile gisa. 2014an Donostia Zinemaldiaren Irizar Sariaren Epaimahaiko buru izan zen.