Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

‘Boga’ telesaila errodatzen ari da Mikel Rueda

Дата публикации: 08-07-2026 07:01:07

EITBren PRIMERAN plataforman emititzekoa den Boga euskarazko telesailaren filmatze-lanei ekin die Mikel Rueda zinemagile bilbotarrak. Mikel Santiagok eta Txemi Parrak idatzitakoa, Mikel Losada eta Iraia Elias ditu protagonista. ‘Boga’ telesailaren errodajea. (Arg.: Unai Mateo) Telesaila bost protagonista gazteek beren bizitzako arraun txapelketarik garrantzitsueneko finalerako sailkapena ospatzen duten unean hasten da. Ospakizun betean, ordea, gazte
‘Boga’ telesaila errodatzen ari da Mikel Rueda bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.


Основное содержимое страницы с новостью.

EITBren PRIMERAN plataforman emititzekoa den Boga euskarazko telesailaren filmatze-lanei ekin die Mikel Rueda zinemagile bilbotarrak. Mikel Santiagok eta Txemi Parrak idatzitakoa, Mikel Losada eta Iraia Elias ditu protagonista.

‘Boga’ telesailaren errodajea. (Arg.: Unai Mateo)

Telesaila bost protagonista gazteek beren bizitzako arraun txapelketarik garrantzitsueneko finalerako sailkapena ospatzen duten unean hasten da. Ospakizun betean, ordea, gazte bat harrapatzen dute ustekabean. Uda ezin hobea zirudiena goitik behera aldatuko da gorpua itsasoan hondoratzea eta gertatutakoaren inguruan isiltasun-ituna egitea erabakitzen dutenean, garaipenerako bidean ezerk eta inork oztoporik jar ez diezaien. Ertzaintzak desagerpenaren ikerketari ekiten dionean, ordea, presioa eta erru-sentimendua gero eta handiagoak izango dira taldeko kideen artean.

Joan den ekainaren 15ean abiatu ziren lanak, eta ordutik Bizkaian eta Araban egin dira filmaketak. Mikel Rueda zuzendariaren gidaritzapean, sei ataleko iraupena izango du proiektuak. Zuzendaritzaz gain, gidoiaren idazketan parte-hartu du Ruedak, Txemi Parrarekin eta Mikel Santiagorekin batera; hain zuzen ere, azken horiek dira fikzioaren sortzaileak.

Lantaldea osatzen dute Oscar Rubiok ekoizpen zuzendaritzan, Aitor Mendilibarrek argazki zuzendaritzan, Haizea Huegunek musikaren konpositore gisa, Eider Ruizek arte zuzendaritzan, Blanca Otamendik makillaje zuzendaritzan, Aitziber Alorrek ile-apainketa arduradun gisa, Karla Biondinik eta Itxaso Beisteguik jantzien diseinuan, Angel Armadak postprodukzio zuzendaritzan eta Josu Bilbaok castingean.

Talde artistikoari dagokionean, aldiz, Iraia Eliasek, Mikel Losadak, Mikel Nisok, Mikel Kayek, Iker Rocak, Markel Sainzek eta Ander Martínezek parte-hartuko dute proiektuan.

Producciones Innatas AIEren, EITBren eta Euskadi Movieren babesa du lanak, eta EITBren PRIMERAN plataforman emitituko da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1‘Superra’ izeneko euskarazko telesaila ari da grabatzen EITB06.0111-03-2026
2Araban errodatutako film laburrak galdegin ditu Gamboa Zinemaldiak011.220-08-2026
3Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran018.1421-08-2026
4‘Le Faux Soir’ filmak itxiko du 74. Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala010.8520-08-2026
5Metropoli Forala 2024-12-190519-12-2024
6Metropoli Forala 2024-11-110511-11-2024
7Tailerra: bideojokoak hezkuntzan010.6711-05-2026
8Zirkuko elementuekin apaindu dute Boluako plazatxoa, Santa Ana jaietan013.8525-07-2026
9Mikel Idoate (Izarra Beilategia)0019-06-2017
10Haritz Pascual: rollerskia0517-10-2017

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.1. Источник: www.zinea.eus.