Insidious: Out of the Further (Jacob Chase) Beldurra | Naturaz gaindikoa | Sekuela Insidious sagaren seigarren filma da, eta Insidious: The Red Door (2023) filmaren ondorengoa. Protagonista nagusia Gemma da (Amelia Eve), bere alaba hazten ari den ama gaztea. Haurtzaroko etxera itzultzean, The Further izeneko espirituen mundura bidaiatzeko gaitasuna duela deskubritzen du. Baina oraingoan badago diferentzia
Estreinaldiak: ABUZTUAK 21 bidalketa lehenengo Zinea-(e)n agertu zen.
Beldurra | Naturaz gaindikoa | Sekuela
Insidious sagaren seigarren filma da, eta Insidious: The Red Door (2023) filmaren ondorengoa. Protagonista nagusia Gemma da (Amelia Eve), bere alaba hazten ari den ama gaztea. Haurtzaroko etxera itzultzean, The Further izeneko espirituen mundura bidaiatzeko gaitasuna duela deskubritzen du.
Baina oraingoan badago diferentzia handi bat: izakien mundura joateko boterea ez ezik, haiek mundu errealera ekartzeko gai da.
.
.
Mutiny (Jean-François Richet)Ekintza | Thrillerra
Cole Reed (Jason Statham) indar berezietako agente ohia eta New Yorkeko polizia izandakoa da, egun segurtasun pribatuan lan egiten duena. Bere nagusi eta laguna, Tibu, erail dutenean, Reed hilketaren errudun gisa jotzen dute eta ihes egin beharrean aurkituko da.
Bere izena garbitzeko eta benetako hiltzaileak aurkitzeko, Reedek merkantzia-ontzi batean bilatuko du babesa, baina bidaia ez da espero bezain erraza izango: ontziko tripulazioa mertzenarioz osatuta dago, eta itsaso zabalean ez du inoren laguntzarik izango.
.
.
Promis le ciel (Erige Sehiri)Drama | Familia
Tunisian kokatutako istorio korala da. Filmak hiru emakumeren bizitzak gurutzatzen ditu: Amel, bere alaba abandonatu ondoren haren bila dabilen ama; Noura, indarkeria matxistatik ihes egiten saiatzen den gaztea; eta Fathi, bi emakumeak babesten dituen migratzaile afrikarra.
Hiru pertsonaiek parke batean egingo dute topo, eta espazio hori babesleku eta topagune bihurtuko da haientzat. Elkarri lagunduz eta bizipenak partekatuz, gizarteak bazterrean utzitako pertsonen arteko elkartasuna, askatasuna eta duintasuna jorratzen ditu filmak.
2025 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Un Certain Regard
.
.
Broken Voices (Ondřej Provazník)Thrillerra | Drama | Sexu abusuak
Karolina, 13 urteko abeslari gaztea, ospe handiko nesken abesbatza batean sartuko da, bere ahizpa nagusiarekin batera. Bere talentuak abesbatzako zuzendariaren arreta erakarriko du, hasieran pribilegioa dirudien hori, pixkanaka, egoera kezkagarri bilakatu arte.
2025 | Karlovy Vary International Film Festival: Europa Cinemas Label saria
.
.
A fuego (Estel Díaz)Drama | Nerabezaroa
Nico anaia bat-batean hil ostean, Lola 17 urteko gaztea haren bizitzaren arrastoaren bila abiatuko da. Bilaketa horren ondorioz, El Búnker ezagutuko du: festa klandestinoak eta dantza-borrokak hartzen dituen espazio abandonatua. Bertan, lagun talde berri batekin egingo du topo, eta haien bultzadari esker bere pasioarekin berriz konektatu eta bere burua ezagutzeko bidea hasiko du.
.
.
The Fast and the Furious (Rob Cohen)Ekintza | Automobilismoa
Gaizkile talde misteriotsu batek martxan dauden kamioiak lapurtzen ditu kirol-ibilgailuetatik. Horren aurrean, poliziak gizon bat legez kanpoko lasterketen munduan infiltratzea erabaki du susmagarriak aurkitzeko.
2001ko film ezagun eta arrakastatsuaren berrestreinaldia, 25. urteurrena dela eta.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘Insidious: Out of the Further’ Review – A Clever and Visually Inventive New Chapter | 0 | 6.56 | 19-08-2026 |
| 2 | Insidious: fuera del más allá | 0 | 10 | 21-08-2026 |
| 3 | Insidious: Out of the Further | 0 | 9.9 | 21-08-2026 |
| 4 | ‘Insidious: Out of the Further’ final trailer unveils new horrors | 0 | 7.62 | 06-08-2026 |
| 5 | ‘Geister / Ghost Song’ filmaren mundu mailako estreinaldiak abiatuko du 74. Zinemaldia | 0 | 13.25 | 19-08-2026 |
| 6 | Oskar Alegriaren ‘Hamalau gau’ filmak mundu mailako estreinaldia izango du Zabaltegi-Tabakaleran | 0 | 18.14 | 21-08-2026 |
| 7 | ‘SZ BBK Impulsa’ sariaren lehen edizioa aurkeztu du Santurzinek | 0 | 9.17 | 21-08-2026 |
| 8 | Does Insidious: Out Of The Further Have A Post-Credits Scene? | 0 | 11.6 | 20-08-2026 |
| 9 | The Ending Of Insidious: Out Of The Further Explained | 0 | 4.86 | 20-08-2026 |
| 10 | Какие страшные хоррор-фильмы стоит посмотреть: подборка для крепких нервов 👻 ... | 5 | 7 | 05-07-2026 |