Eragile ezberdinen artean prestatutako egitaraua abiatzeko ipuin kontaketa berezia egongo da igande honetan herriko kontalarien eskutik
Jabi Leon
Deba
16/10/2026 a las 14:00h.
Aurreneko bi edizioetan izandako arrakasta ikusita, Debako eragile ezberdinek egitarau zabala antolatu dute elkarlanean 2024an herrirako berreskuratu zuten Arimen Gauaren festa hirugarren aldiz ospatzeko.
Tradizioari eutsiz, jai honen baitan prestatutako ekimen nagusia urriaren 31n egingo dute, baina horren aurretik ere zerekin gozatu egongo da Deban. Izan ere, III. Arimen gaua ospatzeko ekintza ugari izango dira herrian, bihartik azaroaren 1era bitartean, hain zuzen ere.
Antolatutako ekintzak abiatzeko ipuin kontaketa saio berezia egongo da igande honetan Agirre jauregiko Ispiluen Gelan, 17:30ean eta Debako kontalarien eskutik.
Datorren asteartean, berriz, seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, aita horien sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen dituen 'Aitatxo' dokumentala ikusteko aukera izango da (18:30ean) Kultur Elkartean.
Hurrengo asterako prestatutako ekitaldiekin jarraiki, asteazkenean 'Birziklatu eta sortu! eskulan tailerra egongo da Kultur Elkarteko Liburutegian (18:00etan); eta ostegunean, Naroa Martinez adituak 'Bizitzaz eta heriotzaz maitasunez' izenburupean eskainiko duen hitzaldia (18:30ean Kultur Elkartean).
Logikoa denez, Arimen Gaua girotzen joateko ekintza gehienak urriaren 31 gerturatu ahala izango dira Deban.
Urriko azken asteaHilaren 27an 'Birziklatu eta sortu! eskulan tailerraren saio berri bat egongo da (18:00etan) Kultur Elkarteko Liburutegian; eta 28an bi ekitaldi izango dira herrian: Batetik, nerabe eta gaztetxoentzako 'Arimen sukaldea' egongo da Gaztelekuan (17:00etan); eta bestetik, 'Hil arte bizi' hitzaldia Kultur Elkartean (18:30ean eta Nerea Erkiaga adituaren eskutik).
Urriaren 29an heriotzaz naturaltasunez hitz egin eta hausnartzeko 'Death Cafe' saioa izango da Kultur Elkarteko Liburutegian (18:00etan); eta 30ean beste bi ekintza egongo dira herrian.
Hasteko, ginkana bat izango da Zuhatza-Kolore Anitzen ekimenez (18:00etan eta udaletxe azpiko arkupeetatik hasita); eta horren ondoren perkusioa, piroteknia eta antzerkia ustartzen dituen Psycho-Clown ikuskizuna (21:00etatik aurrera herriguneko kale eta plazetan zehar).
Hilaren 31ko egun handiaAurreko asteotan herria girotuta, Arimen Gaua ospatzeko unea izango da hilaren 31n.
Jardunaldi hori abiatzeko 'Beldurraren etxea' egongo da Gaztelekuan (11:00etan); eta arratsaldean tailerrak, kalejira, beldurren erretzea, kantak edota dantzaldia izango dira herrian.
Festa borobiltzeko azaroaren 1ean 'Beldurraren etxea' (11:00etan) eta zinea (18:30) izango dira Gaztelekuan).
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Arimen Gaua ospatzeko ekintza ugari izango dira hilaren 31n | 0 | 9.07 | 19-10-2026 |
| 2 | Gaba Baltza elkarrekin gozatzeko deia egin dute herriko hainbat eragilek | 0 | 9.3 | 19-10-2026 |
| 3 | Oreña elkarteak uso-postuen zozketei hasiera emango die asteazkenean | 0 | 21.76 | 05-10-2026 |
| 4 | Bi mozio izango dira aztergai aiatzeko udalbatzarrean | 0 | 15 | 25-05-2026 |
| 5 | Liburutegien Eguna, liburuetatik harago doan ezagutza partekatzeko | 0 | 10 | 23-10-2026 |
| 6 | Erkibeko prozesuko lehen fasearen ondorioak jendaurrean aurkeztuko dituzte datorren astean | 0 | 7.81 | 09-10-2026 |
| 7 | «Gaba Beltzaren jatorri herrikoia berreskuratzeko ahalegina egin dugu» | 0 | 10 | 24-10-2026 |
| 8 | Erkibeko prozesuko lehen fasearen ondorioak jendaurrean aurkeztuko dituzte bihar | 0 | 7.76 | 13-10-2026 |
| 9 | NASA утвердило обновленный план лунной программы Artemis | 0 | 0 | 21-09-2020 |
| 10 | Así será la misión Artemis III en 2027: Cuatro astronautas, tres lanzamientos, dos acoplamientos y un amerizaje | 0 | 7 | 10-06-2026 |