Bullyingaren prebentzioan lanketa egiteko helburuarekin, Bullyingari galga! proiektua aurkeztu dute Ihitten elkarteak eta Fagor taldeak; hain zuzen, euskaraz, gertuko erreferentziak eta erreferenteak erakusten dituzten ikus-entzunezko edukiak biltzen dituen egitasmoa da Bullyingari galga!
Fagor Herrigintza lankidetza programaren bidez lagundutako proiektua da, eta zentzu horretan, halako gai bat lantzeak "garrantzi handia" duela azpimarratu du Fagor taldeko iraunkortasun arduradun Aritz Otxandianok. Ikus-entzunezkoetan lan egiten duten Ihitten elkartekoak arduratu dira proiektua sortzeaz, eta bullyinga bezalako gai korapilatsua lantzea "erronka" izan dela onartu du Ihitten elkarteko kide Isa Fernandez de Agirrek. "Kosta" egin zitzaien elkarrizketatuak aurkitzea, baina azkenean, "lau adituren, bullyinga jasan duten hiru pertsonaren eta guraso zein ikusle banaren hitzak" jaso dituzte ikus-entzunezkoetan. Testigantzetan jasotako bizipenekin, gainera, antzeztutako egoerak ere sortu dituzte, horien gainean lanketa egiteko helburuarekin.
Egitasmoaren aurkezpena egiteaz gain, gaia ikusarazteko eta hausnarketarako baliabideak eskaintzeko mahai-ingurua egin zuten, Maitane Ormazabal psikologoarekin eta bullyinga jasan duen eta gaur egun Adore proiektuko sortzaile den Irati Galardirekin. Ormazabalek halako gaiak gizarteratzearen garrantzia azpimarratu zuen: "Gai oso garrantzitsua da. Horrelako egitasmoek laguntzen dute gaia ikusarazten, erruduntasunetatik eta klixeetatik ateratzen eta arazoak, gatazka eta biolentzia mahai gainean jartzen".
Emaitzarekin, oso pozik gelditu dira Ihitten elkartekoak, eta eskerrak eman zizkieten proiektuan parte hartu duten guztiei.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘Sendatzen duten hitzak’ tailerra Zaldiko Maldikon urriaren 13tik aurrera | 0 | 9.3 | 07-10-2026 |
| 2 | Garazi Arrula: "Dakigun hori beti izanen da kamutsa eta partziala" | 0 | 8.49 | 19-10-2026 |
| 3 | Elena Uriz, bizitza asko bizi bakarrean | 0 | 6.78 | 08-10-2026 |
| 4 | Ongi jositako istorio-hariak | 0 | 11.72 | 08-10-2026 |
| 5 | 'Carrie', biktima bere erasotzaileen kontra | 0 | 16.64 | 21-10-2026 |
| 6 | ‘Las Reinas Kanpina’, berea defendatu nahi duten hiru emakumeren inguruko komedia | 0 | 9.34 | 19-10-2026 |
| 7 | Trigger, txelo soinuz bide berriak uztartzen | 0 | 9.25 | 08-10-2026 |
| 8 | "Genero autodeterminazioa oso eraginkorra da" | 5 | 6 | 08-10-2025 |
| 9 | Dirulaguntza gehiago, euskara ikasteko erraztasun gehiago | 0 | 7.56 | 08-09-2026 |