Ttipia Elkarteak eta La Cuerda Konpainiak elkarlanean prestatutako ‘Las Reinas Kanpina’ antzezlana taularatuko dute urriaren 19an Nafarroako Antzerki Eskolan
Batzuek mendia aukeratzen dute, beste batzuek, ordea, hondartza. Badira ahalik eta urrutien joan nahi dutenak eta milaka kilometro egiten dituztenak; beste batzuek, ordea, gertukoa ezagutzea nahiago dute. Batzuek hegazkinaren erosotasuna nahiago dute, furgoneta beste batzuek. Eta badira hotelak eta apartamentuak gogoko dituztenak... baina baita kanpinaren xarma maite dutenak ere. Oporrak... zein urrun ikusten ditugun orain!
Gure hurrengo protagonistek kanpina maite dute biziki. Hiru emakume dira, eta urteak eta urteak daramatzate kanpin berean udako oporrak pasatzen. Beren bigarren etxe bihurtu da. Baina aldaketak datoz kanpinera, jabez aldatu ostean. Ttipia Elkarteak eta La Cuerda konpainiak elkarlanean ondu zuten 'Las Reinas Kanpina' antzezlana. Urriaren 21ean taularatuko dute Nafarroako Antzerki Eskolan, arratsaldeko zazpietan, Antzerki Aroaren barruan. Eta obra honetaz hitz egiteko, 'Bigarren Solairuko' egongelara hurbildu da Olatz Beobide aktorea, hiru emakume horietako bat.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 'Ipuinetatik jabekuntzarantz' ipuin kontaketa saioa, ostegunean Itziar Saenz de Ojerekin | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 2 | Aramaioko Antzerki Taldeak zabaldu du datorren ikasturterako izen-ematea | 0 | 14.1 | 23-07-2026 |
| 3 | Ezohiko lekuetan, antzezlanak | 0 | 5 | 17-06-2019 |
| 4 | 'La Maja y la Mona (o viceversa)' umorezko antzerkia izango da ostegunean Emakumeon Etxean | 0 | 8.4 | 29-09-2026 |
| 5 | Ladies have their day in Estepona | 0 | 8.88 | 04-05-2026 |
| 6 | Zapatuan hasiko gara asteburuetako ekintzekin! | 0 | 7.9 | 21-10-2026 |
| 7 | 'Lyndon', barruko zein kanpoko munstroei erreparatzen dien komikia | 0 | 9.22 | 07-10-2026 |
| 8 | Helduentzako antzerkiko ate irekiak izango dira asteazkenean Komentuan | 0 | 8.98 | 14-09-2026 |
| 9 | Larunbatean abiatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Hazparnen, eta datorren astean iritsiko da Altsasura | 0 | 8.05 | 16-09-2026 |
| 10 | Jaione Azkona: "Araia ya es un referente para las compañías de teatro" | 0 | 9.49 | 12-08-2026 |