Kuadrillen Egunak jaien azken eguna hartu zuen atzo. Bestalde, barrakak gaur arte egongo dira Trenbidearen Zumardian. Gaur, gainera, prezio murritzagoekin
18/08/2026 Actualizado 19/08/2026 - 07:38h.
Andra Mari jaiak atzo iritsi ziren amaierara, Kuadrillen Egunarekin. Azken jai-egunak ere ez zuen hutsik egin: goizetik gauera arte, adin guztietako herritarrei zein bisitariei zuzendutako ekitaldiek eta kale-giroak hartu zituzten herriko txokoak.
Egun berezia izan zen atzokoa, batez ere herriko kuadrillentzat. Goizean goizetik, kolorea izan zen nagusi Azkoitiko txokoetan: kuadrillek kolore biziko alkandorak eta jantzi bereziak soinean zituztela, jai-giroz eta kolorez bete zituzten kaleak. Talde bakoitzak bere estiloa eta nortasuna erakutsi zituen, eta kuadrillen arteko giroak are biziago egin zuen jaietako azken eguna. Barreak, musika eta lagunartea izan ziren eguneko protagonistak.
Eguerdian, atletismo-saioa eta XXIII. Kale Atletismo Erakustaldia egin ziren Balda plazan, Xeye taldeak antolatuta. Era berean, UK03 txarangak herriko kaleak girotu zituen, eta musikak eta kuadrillen presentziak are gehiago piztu zuten jai-giroa.
Bazkalorduan, bazkari herrikoia egin zen Herriko Plazan, eta herritarrak eta kuadrillak mahaiaren bueltan elkartu ziren, arratsaldeko ekitaldiei ekin aurretik indarrak hartzeko.
Arratsaldean, festak ez zuen etenik izan. Bazkalostean, Skapaie Elektrotxarangak kaleak hartu zituen, eta musikak eta kuadrillen giroak arratsaldeari erritmoa jarri zioten. Ondoren, Apar Festa izan zen Balda plazan, eta zezenak Plazaberrin. Arratsaldean zehar, UK03 txarangak berriro ere kaleak girotu zituen.
Gauean, Txapela Brava taldeak kontzertua eskaini zuen Herriko Plazan, eta, ondoren, Suzko Zezena izan zen bertan, jaietako azken gauari amaiera ikusgarria emateko.
Horrez gain, Gune Morea eta alkoholaren kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko zerbitzua ere egon ziren eliza atarian.
Azkoitiak bost egunez bizi izan ditu Andra Mari jaiak, eta guztira 60 bat jarduera inguruko egitarau zabala izan du. Musikak, kulturak, kirolak eta tradizioak hartu dute protagonismoa egunotan, eta ekitaldi ugarik herritarrak kalera atera dituzte. Kontzertuetan eta kalejiratan, kirol-probetan, kultur ekitaldietan zein tradizioarekin lotutako hitzorduetan, jai-giroa eta parte-hartzea izan dira nagusi, belaunaldi ezberdinak ekitaldien inguruan elkartuz.
Umeen eguna barraketanBestalde, barrakak gaur arte egongo dira Trenbidearen Zumardian. Gaur, gainera, Umeen Eguna izango da, eta barraketan prezio murritzagoekin gozatzeko aukera izango da. Halaber, 18:00etatik 19:00etara ez da musikarik jarriko, zaratarekiko tolerantzia txikiagoa duten pertsonek ere barraken guneaz gozatzeko aukera izan dezaten.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Kuadrillen Eguna aurtengo jaiak agurtzeko | 0 | 15.26 | 18-08-2026 |
| 2 | Txupinazo jendetsuarekin lehertu dira Andra Mari jaiak | 0 | 15.88 | 14-08-2026 |
| 3 | Andra Mari jaietako hirugarrena: goizetik gauera festan murgilduta | 0 | 14.76 | 16-08-2026 |
| 4 | Dena prest Andra Mari jaiei ongi etorria emateko | 0 | 14.17 | 13-08-2026 |
| 5 | Udalak Andra Marietako giro ona eta parte-hartze handia nabarmendu ditu festen balorazioan | 0 | 10.33 | 21-08-2026 |
| 6 | Ohiko aurreskua azkoitiarrei San Roke egunean | 0 | 8.67 | 17-08-2026 |
| 7 | Azkoitiko Udalak Andra Mari jaiak berdintasunean bizitzeko deia egin du | 0 | 9.32 | 11-08-2026 |
| 8 | Anaitasuna Mendi Bazkunak Orreagatik Orbaizetako fabrikara arteko irteera antolatu du irailaren 12rako | 0 | 8.21 | 28-08-2026 |
| 9 | 'Ztandap' bakarrizketa etzi, Goizuetan | 0 | 16.8 | 01-10-2026 |
| 10 | Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak | 0 | 10 | 31-08-2026 |