Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Udalak Andra Marietako giro ona eta parte-hartze handia nabarmendu ditu festen balorazioan

Дата публикации: 21-08-2026 14:35:10

Ana Azkoitia alkateak bost egunetako jaietan izandako parte-hartze handia eta giro ona nabarmendu ditu, eta herritarren zein eragileen lankidetza eskertu du

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

21/08/2026 Actualizado a las 16:35h.

Andra Marietako jaiak amaituta, Azkoitiko Udalak balorazio positiboa egin du. Jaietako bost egunetan 60 jarduera baino gehiago antolatu dira, eta egitarauak herritar eta bisitari ugari erakarri ditu. Oro har, eguraldiak ere lagundu du, nahiz eta abuztuaren 15ean euriak zenbait ekitaldi tokiz aldatzera behartu zuen.

«Jaiak normaltasunez igaro dira, eta hori da, hain justu, albiste ona. Ez da nahigaberik egon, giro ona nagusitu da, eta jendeak gozatu du. Parte-hartzea handia izan dela esango nuke», adierazi du Ana Azkoitia alkateak. «Balorazioa positiboa da, eta, neurri handi batean, guztion lankidetzari eta ekarpenari erantzuten dio horrek. Herritarrei festak errespetuz, berdintasunean eta gizalegez bizitzeko eskatu genien, horrela egin dute, eta aitortu beharrekoa da».

Herritarrek harrera beroa egin diete festei, eta bost egunetan zehar adin eta publiko guztiei zuzendutako 60 jarduera baino gehiago izan dira. Besteak beste, Salbeak, erraldoi eta buruhandien kalejirak, kontzertuak, kaleko emanaldiak, zaldi eta behorren txapelketak, film laburren lehiaketak, su artifizialak, 90 urteko herritarrei egindako omenaldiak eta bazkari herrikoiak izan dira egitarauko hitzordu nagusietako batzuk.

Kirolak ere protagonismo nabarmena izan du jaietan. Pilota partidek, Euskal Herria Kopako finalerdiak, herri-kirolek eta atletismo probek jendetza erakarri dute, eta kirol ekitaldiek ere jaietako giroa eta parte-hartzea indartu dituzte.

Eguraldiak, oro har, lagundu badu ere, abuztuaren 15eko euri zaparradek zenbait aldaketa eragin zituzten egitarauan. Hala, buruhandi eta erraldoien kalejira bertan behera utzi behar izan zuten, eta gimnasia erritmikoko taldearen emanaldia eliza ataritik Elkargunera lekualdatu zuten.

Udalak, urtero bezala, balorazio sakonagoa egingo du irailean, logistikari eta programazioari dagokienez hobetu daitezkeen alderdiak aztertzeko. Hala ere, lehen balorazioa positiboa da.

Newsletter

Era berean, Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie jaiak behar bezala garatzen lagundu duten udal barruko zein kanpoko pertsona, erakunde eta elkarte guztiei.

«Jaietan, jende askok egiten du lan jarduera guztiak ondo garatzeko, segurtasuna zaintzeko, edo kale-garbiketa bermatzeko. Denei eskerrak eman behar dizkiegu, haien laguntzarik gabe ezingo genukeelako festarik ospatu. Eta, dagoeneko, gutxiago geratzen da hurrengo Andra Marietarako», gaineratu du Azkoitiak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Andra Mari jaietako hirugarrena: goizetik gauera festan murgilduta014.7616-08-2026
2Txupinazo jendetsuarekin lehertu dira Andra Mari jaiak015.8814-08-2026
3Amaitu dira aurtengo Andra Mari jaiak08.5219-08-2026
4Ohiko aurreskua azkoitiarrei San Roke egunean08.6717-08-2026
5Dena prest Andra Mari jaiei ongi etorria emateko014.1713-08-2026
6Azkoitiko Udalak Andra Mari jaiak berdintasunean bizitzeko deia egin du09.3211-08-2026
7El Ayuntamiento de Azkoitia refuerza el dispositivo de seguridad para las fiestas de Andra Mari05.6312-08-2026
8Anaitasuna Mendi Bazkunak Orreagatik Orbaizetako fabrikara arteko irteera antolatu du irailaren 12rako08.2128-08-2026
9Kuadrillen Eguna aurtengo jaiak agurtzeko015.2618-08-2026
10Azken izpiak, momentuz01006-10-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.33. Источник: www.diariovasco.com.