'Azkoitiko oroimenen pasealekua' erakusketa oraindik ikusgai dago Portaleburun
30/09/2026 a las 20:59h.
Ttipi Ttapa atletismo taldeak antolatutako VI. Lasterketa Solidario Inklusiboaren barruan, Alzheimerraren inguruan hainbat ekimen prestatu dituzte egunotan gaixotasunaren inguruko informazioa eta kontzientziazioa herritarrengana hurbiltzeko.
Horien artean, urriaren 1ean, ostegunean, 'Alzheimerra gertutik: prebentzioa, ikerketa eta etorkizuna' izeneko hitzaldia izango da Elkarguneko Oteiza aretoan. Hitzaldia CITA-Alzheimer Fundazioaren eskutik izango da, eta bertan Ane Iriondo, neurobiologoa eta neurozientzietako doktorea, eta Carolina López, neuropsikologoa eta neurozientzietako doktorea, izango dira hizlariak.
Erakusketa Portaleburun
Bestalde, 'Azkoitiko oroimenen pasealekua' erakusketa ikusgai dago Portaleburun, urriaren 3ra bitartean. CITA-Alzheimer Fundazioak prestatutako erakusketa interaktiboaren bidez, Alzheimerraren inguruko informazioa eta gaixotasunak eragiten dituen erronkak ezagutzeko aukera dute oraindik bisitariek.
Erakusketa irailaren 21ean inauguratu zen, Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren harira, eta Ttipi Ttapa atletismo taldeak udalaren babesarekin antolatutako VI. Lasterketa Solidario Inklusiboaren barruan kokatzen da ere.
Erakusketa honako ordutegi honetan bisitatu ahal izango da Portaleburun: ostegunean, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era; ostiralean, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatean: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Gainera, ostegun honetan, 17:00etatik 19:30era Portaleburu erakusketa aretoan, lasterketan izena emateko aukera ere egongo da. Lasterketa egunean parte hartu ezin dutenek ere badute ekarpena egiteko aukera 'dortsal solidarioa' edo 'dortsal 0' ekimenari esker.