Ipuin-kontaketa, ibilaldi gidatua, landare inbaditzaileen inguruko aurkezpena eta Urola errekaren azterketa izango dira egitarauko jarduera nagusiak
08/10/2026 a las 15:50h.
Urriaren 16tik 25era egingo den Euskadiko Klima eta Energiaren Astearekin bat eginez, naturaren, biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren inguruko hainbat ekintza izango dira Azkoitian.
Egitaraua urriaren 16an, ostirala, hasiko da, HH5-LH3 adin tarteko haurrentzako Mirua sorginak eskainiko duen 'Nik maite dut natura' ipuin-kontaketarekin. Jarduera 18:00etan izango da, Aizkibel liburutegian, eta txikienei naturarekiko interesa eta errespetua sustatzeko aukera eskainiko die. Izen-ematea zabalik dago liburutegian.
Hurrengo egunean, urriaren 17an, larunbata, Floreaga eta Jausoroko babesleku klimatikoetan zehar ibilaldi gidatua egingo da. Laia Koop. eta Izadi 21eko kideek osatutako lantaldearen eskutik, herriko bi eremu horiek ezagutzeko eta babesleku klimatikoek herritarren ongizatean eta klima-aldaketara egokitzeko prozesuan duten garrantziaz jabetzeko aukera izango da. Ibilaldia 11:00etan abiatuko da Floreagako bolatokitik, eta gehienez bi orduko iraupena izango du.
Egitarauak jarraipena izango du urriaren 22an, osteguna, Urola ibaiko landare inbaditzaileen inbentarioa eta ekintza-plana aurkeztuta. Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, Urola ibaian identifikatutako landare inbaditzaileen inguruan egindako lana eta horiei aurre egiteko proposatutako ekintza-plana ezagutzera emango dira. Aurkezpena 18:00etan izango da, Elkarguneko Oteiza aretoan.
Azkenik, urriaren 23an, ostirala, Urola errekaren azterketa egingo da, Laia Koop. eta Izadi 21eko kideek osatutako lantaldearen eskutik. Jarduera 17:30ean izango da, Jausoroko berdegunean, eta herriko ur-ekosistemaren ingurumen-egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko du. Horretarako, errekako bizidun txikienen, hau da, makro-ornogabeen, laginketa bidezko azterketa egingo da.
Udalaren gonbidapena
Udalak herritarrak jardueretan parte hartzera animatu nahi ditu. Asteklima 2026ren baitan antolatutako egitarauaren helburua da klima-aldaketaren inguruko kontzientziazioa sustatzea eta ingurumenaren zaintzan herritarren inplikazioa indartzea, tokiko naturguneak eta udalerriko ekosistemak ezagutuz eta balioan jarriz.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Hondartzetako sentsibilizazio kanpaina 2026 uztailak 15etik 19ra | 0 | 15.56 | 08-07-2026 |
| 2 | Azkoitia será una de las sedes del Campeonato de Gipuzkoa Absoluto Individual de Ajedrez 2026 | 0 | 13.29 | 14-09-2026 |
| 3 | Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker | 0 | 19.52 | 04-08-2026 |
| 4 | Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan | 0 | 9.11 | 20-08-2026 |
| 5 | ApplAI26 reúne a más de 600 profesionales y marca el cambio de etapa en Euskadi: de experimentar con IA a gobernarla y escalarla con impacto | 0 | 6.81 | 12-05-2026 |
| 6 | Zuhaitz Areitio: "Uda honetan argi geratu da aldaketa klimatikoa egitate bat dela" | 0 | 8.75 | 09-09-2026 |
| 7 | Hainbat jarduera prestatu ditu udalak Mugikortasunaren Astearen harira | 0 | 8.4 | 16-09-2026 |
| 8 | Megvan, mikor indul az Ázsia Expressz 2026: ekkor láthatjuk Dél-Amerikában küzdeni a sztárokat | 0 | 17.42 | 28-09-2026 |
| 9 | El Cascabel, 22 de septiembre de 2026 | 0 | 31.84 | 23-09-2026 |
| 10 | Pau per tots, 27 de septiembre de 2026 | 0 | 29.53 | 27-09-2026 |