Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Hainbat jarduera prestatu ditu udalak Mugikortasunaren Astearen harira

Дата публикации: 16-09-2026 12:03:18

Metrominutu panelak ipini ditu hainbat puntutan oinezko mugikortasuna sustatzeko eta bizikletari lotutako jarduerak ere izango dira

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

16/09/2026 a las 14:03h.

Mugikortasunaren Europako Astea ospatuko da irailaren 22ra bitartean eta egitasmoarekin bat eginez, Azpeitiko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu herritarren artean mugikortasun jasangarria sustatzeko.

Alde batetik, metrominutu panelak jarri ditu udalak herriko lau puntutan: Garmendiko kirol gunean, igerilekuaren aurrean, Betharrameko erakusketa aretoaren ondoan (Jose Artetxe kalea) eta Udaltzaingoaren eraikinaren ondoan (Plaza Txikia).

Metrominutua herri edo hiri bateko oinezko mugikortasuna sustatzeko mapa da, eta herriko puntu nagusien arteko oinezko ibilbideen distantziak eta gutxi gorabeherako denborak jasotzen ditu. Ekimenaren helburua herritarrak oinez egitera animatzea eta herri barruko joan-etorrietan autoaren erabilera murriztea da. «Askotan, autoa hartzen dugu ohituragatik, baina herri barruko joan-etorri asko oinez egiteko modukoak dira. Panel hauekin herritarrei informazio praktikoa eman nahi diegu, eguneroko mugikortasunean aukera jasangarriagoak hartzea errazteko», azaldu dute Joanes Amenabar eta Mikel Odriozola Ingurumeneko zinegotziek.

Bestalde, irailaren 20an, igandean, 17:30etik 19:30era, bizikletaren erabilera segurua sustatzeko bi jarduera egingo dira. Batetik, bizikletentzako trebetasun ginkana izango da Bustintzuriko Errebalean, 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Parte hartzaileek bizikletarekin duten trebetasuna eta segurtasuna lantzeko aukera izango dute.

Bestetik, bizikletentzako oinarrizko mekanika tailerra egingo da Olazko Amaren plazan. Herritar guztiei zuzendutako saioa izango da, eta eguneroko erabileran bizikletek izan ohi dituzten arazo ohikoenak konpontzeko oinarrizko ezagutzak eskainiko ditu. Bi jarduerak Arauntza Riders kirol taldeak bideratuko ditu.

Foru Aldundiak ere bai

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bat egingo du aurten Mugikortasunaren Europako Astearekin. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak herriz herriko, hainbat ekintza antolatu ditu mugikortasun jasangarria sustatzeko. Gaur, osteguna, Azpeitira ere iritsiko dira eta 10:30etik 14:00etara bitartean plazan izango dira.

Newsletter

Batetik, 'Jarri prest zure bizikleta Mugirekin' tailerra eskainiko dute, aurreko urteetan ere egin izan duten ekimena berreskuratuz.

Bestetik, aurtengo berrikuntza gisa, gazteen artean mugikortasun jasangarria sustatzeko escape room joko bat antolatu dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1San Migel jaiak ospatuko dituzte asteburuan Etxaguenen07.5625-09-2026
2Kontxako sailkapen-estropadara joateko bus zerbitzu bereziak011.4328-08-2026
3Salbatore Jaietako txapelketetan eta tailerretan izena emateko epeak prest01004-07-2026
4Astelehenetik aurrera astebeteko ate irekiak egingo dituzte kirol zerbitzuan09.1726-09-2026
5Sorginorratzak ekimenaren bigarren edizioa abiatzear da09.1112-09-2026
6Helduei zuzendutako antzerki eta dantza eskolak eskainiko dira Dinamoan011.2603-09-2026
7Tres nuevos puntos Bizkaibizi amplían a diez la red de Santurtzi07.0323-09-2026
8Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia08.5224-09-2026
9Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei09.4414-09-2026
10Kaletxikiko auzo harrotasuna, soka dantzan islatuta01005-07-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.4. Источник: www.diariovasco.com.