Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Azpeitiarrek indartsu jarraitzen dute Nafarroako G.P. Terresis Magna erremonteko txapelketan

Дата публикации: 20-08-2026 14:15:38

Uterga-Agirrezabala bigarren da sailkapenean, Matxin III-Barricart hirugarren eta Zeberio II-Ion laugarren, azken jardunaldietako emaitzen ostean

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

20/08/2026 Actualizado a las 16:15h.

Dagoeneko jokatu dira XXI. Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Txapelketa Profesionala – G.P. Terresis Magna-ren laugarren eta bosgarren jardunaldiak, hiru azpeitiarren parte-hartzearekin.

Alde batetik, Agirrezabalak, Utergarekin bikotea osatuz, 35-32 irabazi zion Otxandorena-Otano bikoteari. Matxinbentako erremontistak Santacarako frontoian jokatu zuen partida joan den igandean. Norgehiagoka estua izan zen, txapelketako liderra baitzuten aurkari. Izan ere, Otxandorena-Otanok ordura arte jokatutako bi partidak irabaziak zituzten; Uterga eta Agirrezabalak, berriz, partida bakarra zuten jokatuta, eta hura ere irabazi egin zuten.

Otxandorena-Otanok sendo ekin zioten partidari, eta aurretik jarri ziren markagailuan (0-4, 7-12 eta 8-13). Uterga-Agirrezabalak, ordea, sei tantoko segida baliatu zuten 14-13 aurreratzeko, eta abantailari eutsi zioten 35. tantora iritsi arte. Hala, txapelketako bigarren garaipena eskuratu zuten, 35-32ko emaitzarekin. Garaipenak, hala ere, ez die lidergoa eman, Otxandorena-Otanok puntu bat eskuratu baitzuten, 32 tantora iritsi zirelako.

Ion eta Matxin III

Bestetik, egun berean, Sartagudako frontoian, Ion eta Matxin III. Matxin III-Barricart bikoteak 23-35 hartu zuen mendean Ion-Zeberio II, partida bizi eta lehiatuan.

Norgehiagoka oso parekatuta hasi zen, baina pixkanaka Matxin III-Barricart bikotea bere erritmoa ezartzen eta markagailuan tartea zabaltzen hasi zen (9-14 eta 10-15). Gerriko gorridunek, ordea, azkar murriztu zuten aldea. Barricartek atzeko koadroetan nagusitasuna erakutsi zuen eta Ionek aurrean, partida bikaina osatu zuen azpeitiarrak: sei tanto egin zituen eta akats bakarra baino ez zuen egin. Horri esker, Matxin IIIk aurrealdean erosoago eta gehiago jokatu ahal izan zuen eta oso fin aritu zen honek ere: 22 tanto egin zituen, aurrelari azpeitiarrak orain arte jokatu duen neurketa onenetako batean, eta Zeberio II neutralizatzea lortu zuen.

Newsletter

Matxin III-Barricart bikoteak, beraz, joko-maila ona erakusten jarraitu zuen eta markagailuan tantoak pilatzen joan zen, 23-35eko emaitzarekin garaipena eskuratu arte.

Emaitza horiekin, Uterga-Agirrezabala bigarren postuan dago txapelketako sailkapenean, zortzi punturekin. Matxin III-Barricart hirugarren da, sei punturekin, eta Zeberio II-Ion laugarren, puntu batekin.

Azpeitiarrek asteburu honetan jokatuko dituzte txapelketako seigarren, zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiei dagozkien partidak. Larunbatean, Hendaian, Zeberio II-Ion Sagaseta-Mitxeoren aurka arituko dira, eta Uterga-Agirrezabala Matxin III-Barricarten aurka. Igandean, berriz, Espinalen, Zeberio II eta Ionek Otxandorena-Otanoren aurka jokatuko dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Agirrezabalak eta Matxin III.ak aurrera jarraitzen dute Nafarroako txapelketan09.2225-08-2026
2Ugarte eta Estibariz onenak San Anton Biran01027-07-2026
3Jone Arriaran eta German Aranburu, txapeldun Zarautzen01002-09-2026
4Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
5Agerre Goikoa baserriak irabazi du Errezilgo XIII. Sagardo Txapelketa01005-10-2026
6Agirrezabala disputará este sábado la final del Torneo Comunidad Foral de Navarra de remonte010.402-10-2026
7Porrot mingarria jaso du Mondratek (2-7)08.2603-10-2026
8Amets Aizpuruak ostegunean lehiatuko du Bertsolari Gazteen L. Lizardi Saria01026-08-2026
9Askotariko irteerak, Bizi Urria Debagoienean ekimenaren baitan05.3429-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 22. Источник: www.diariovasco.com.