Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Porrot mingarria jaso du Mondratek (2-7)

Дата публикации: 03-10-2026 17:07:28

Entrerrios Zaragoza talde indartsua izan du aurrez aurre Arrasateko taldeak, eta lehen zatian markagailuan 1-2 galtzen eta aurpegia ematen joan arren, bigarrenean oso nagusi izan dira Zaragozakoak.

Основное содержимое страницы с новостью.

Areto futboleko Bigarren B Mailan oraindik ez du garaipenik ezagutzen Arrasateko Mondrate taldeak. Lehenengo jardunaldian 5-5 berdindu ostean, eta bigarrenean 5-3 galdu ostean, gaurkoan, Zaragozako taldeak jipoia eman die moreei (2-7).

Markagailuan aurreratu egin dira etxekoak, 1-0, kontraeraso bikain bati esker, baina lehenengo zatiko protagonista nagusia Oier Ganboa atezaina izan da, zalantzarik gabe. Zaragozako jokalarien zartakoak eta erremateak behin eta berriro atera ditu Ganboak ate azpitik. Hala ere, 10. minutuan, estrategia jokaldi bat ederki baliatu dute zaragozarrek 1-1ekoa korner baten ondoren lortuta.

Zaragozako atezainak oso ausart jokatu du erasoan, baloia atzetik hankarekin aterata, eta atsedenaldia heldu aurretik 1-2koa ezarri du Entrerrios taldeak, atzelari baten ezkerkada indartsuari esker.

Bigarren zatian erabat aldatu da norgehiagoka, eta Zaragozako taldeak gehiago sakatu du erasoan. 1-3koa urrutiko zartako batekin eskuratu dute, baina Mondrateren erantzuna azkarra eta bikaina izan da, eta Jokin Vazquezen mutilek 2-3koa lortu dute. Mondratek norgehiagokara sartzeko aukera izan duen unean, Zaragozako taldeak azeleragailua zapaldu du, eta orduan etorri da kanpokoen gol festa. 2-4koa paseen osteko jokaldi bikain baten ostean etorri da, eta 2-5ekoa oso jarraian lortu dute ere. 

Arrasateko taldeak jokalari-atezain formula erabili du markagailuan gerturatzen saiatzeko, baina baloiak ez du nahi sareetara sartu nahi izan. Etxekoek asko arriskatu ostean, atzean utzitako espazio eta zuloak ondo aprobetxatu ditu Entrerrios Zaragozak eta azkenean 2-7koarekin bukatu da neurketa.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Denboraldiko lehen porrota jaso zuen Mondrak zapatuan Mojategin (0-2)013.4528-09-2026
2El Valencia Basket quiere cerrar en Zaragoza una semana perfecta05.7103-10-2026
3Keta Babyautok Lazkao mendean hartuta lehen garaipena lortu du013.1829-09-2026
4Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean09.321-09-2026
5El Baztan se obliga a una hazaña para pasar tras perder 2-0 en Calatayud07.3527-09-2026
6Esperantzak zaleen ametsa elikatu zuen Zierbenako uretan bigarren sailkatuz01006-07-2026
7Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak01031-08-2026
8Margolariak Oñatiko kaleetan izango dira domekan010.4225-09-2026
9Jai-giroa nagusi Buruntzan, auzoko festen harira015.2618-08-2026
10Mitarte kalea, dantzariz betea010.6926-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.26. Источник: goiena.eus.