Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Ugaitz Kerejeta zenaren omenezko memoriala jokatuko dute bihar Lagun Onakek eta Reala C-k

Дата публикации: 20-08-2026 14:16:48

Emakumezkoen taldea entrenatzen hasi da dagoeneko, eta hilaren 28an izango du aurredenboraldiko lehen partida

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

20/08/2026 Actualizado a las 16:16h.

Ugaitz Kerejeta zenaren omenezko memoriala jokatuko dute larunbatean, hilak 22an, Lagun Onakek eta Reala C-k. Hitzordua 11:00etan hasiko da Garmendipe futbol zelaian, 2026-2027 denboraldirako prestaketaren barruan.

Aurreko urteetan bezala, partidaren aurretik Ugaitz Kerejetari omenaldia egingo zaio, ekitaldi xume baina hunkigarri baten bidez.

Beraz, futbol zelaira bertaratzen direnek Lagun Onakeko jokalari zena gogoratzeko aukera izango dute, baita taldea animatzekoa ere, Reala C-ren aurka jokatuko duen partidan.

Emakumezkoen taldea denboraldi-aurrea prestatzen hasi da

Emakumezkoen taldea denboraldi-aurrea prestatzen hasi da. (Lagun Onak)

Emakumezkoen aurredenboraldia

Bestalde, Lagun Onakeko emakumezkoen taldea ere denboraldi-aurrea prestatzen hasi da, eta entrenamenduetan murgilduta dago jada.

Denboraldi berriari begira, taldeak harrobiko hainbat jokalariren ekarpena izango du. Hain zuzen ere, bigarren taldetik lehen taldera igoko dira Naroa Altuna, Amane Iglesias, Nahia Zulaika, Olaia Ezenarro, Maddi Eizmendi, Ekai Belar, Irati Aizpurua eta Intza Eizagirre.

Newsletter

Horrez gain, kadete mailako hiru jokalarik ere lehen taldearekin egingo dute denboraldi-aurrea: Ane Gartziaetxabe, Leire Agirre eta Maddi Aizpuru.

Ondorioz, taldeak jokalari gazte ugari izango ditu denboraldi honetan, iazko taldearekiko baja ugari izango baitira. Klubarekin jarraituko ez duten jokalariak hauek dira: Lorea Rueda, Elene Uria, Garazi, Malen Zabala, Ane Balen, Ane Gonzalez, Maddi Urquizu, Maite Agirre, Inge Idiazabal, June Casina, Naroa Altuna, eta Nahia Agirrezabalaga.

Denboraldi-aurreko lehen lagunarteko partida abuztuaren 28an jokatuko du Lagun Onakek, 19:30ean, Deban, Amaikak Baten aurka. Ondoren, irailaren 5ean Zarautzen aurka neurtuko ditu indarrak, eta irailaren 12an, berriz, Orioko taldearen aurka jokatuko du.

Horrela, taldeak prestaketari ekingo dio denboraldi berriari begira, harrobiko jokalarien protagonismoarekin eta taldean izango diren aldaketa ugariekin.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Lagun Onak nagusi Ugaitz Kerejeta Urkizuren seigarren oroimenezkoan01022-08-2026
2Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratuz Getariako ordezkaritza Bergaran izan da012.8422-07-2026
3Sagardo zaleek Errezilen dute hitzordu garrantzitsua larunbat honetan011.2304-10-2026
4Agirrezabala disputará este sábado la final del Torneo Comunidad Foral de Navarra de remonte010.402-10-2026
5Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion06.7822-09-2026
6Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak09.0714-09-2026
7Kaletxikiko auzo harrotasuna, soka dantzan islatuta01005-07-2026
8Urtea bukatu arte doakoa izango da Goienakide egitea08.5618-09-2026
9Joxemari Oiartzabal será el encargado del pregón en las fiestas de San Juan07.7205-06-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 12.84. Источник: www.diariovasco.com.