XIII. Sagardo Txapelketa Herrikoia izango da bertan eta bertako 18 sagardo ekoizlek hartuko dute parte lehian, 20:00etatik aurrera
Eli Aizpuru
Errezil
29/09/2026 a las 10:42h.
Sagardozaleek hitzordu garrantzitsua izango dute larunbat honetan Errezilen. Izan ere, bertan egingo da, hamairugarrenez, Errezilgo Sagardo Txapelketa Herrikoia. Herriko frontoian jokatuko dute lehia, 20:00etan hasita, eta guztira, hemezortzi baserrik edo sagardo etxek parte hartuko dute. Honako baserrietako ekoizleak izango dira lehian: Urdalleta, Agerre Goikoa, Buztinzuri, Irure Txiki, Estrada Zaharra, Lasturreta, Aritzeta Goikoa, Ibarguren, Galarraga saletxe, Aranguren, Zuazketa, Zumeta, Iraola Zaharra, Basabe, Aritzeta Azpikoa, Mugarrieta, Muno Haundi eta Erdoizta.
Ez da ordea, sagardoa bakarrik izango. Festa giroa nagusituko da herriko pilotalekuan eta edatekoaz gainera, pintxoak, postrea eta kafea ere izango dituzte gerturatzen direnek.
Parte hartu ahal izateko baina, sarrera ordainduko beharko da, 12 eta 15 urte bitartekoek 15 euro ordaindu beharko dute eta 20 euro, adin tarte horretatik gorakoek.
Gaztetandik kultur elkarteak eta Errezilgo Udalak antolatu ohi dute urtero sagardo lehiaketa. Iazko edizioan, Arabe baserriak irabazi zuen txapelketa. Bigarren postua Arangurenen ekoitzitako sagardoak eskuratu zuen, eta hirugarren saria Estrada Zaharra-rentzat izan zen. XII. edizio hartan, Araberentzat izan zen baita ere herritarren saria.
Beraz, nork onduko ote du aurtengoan Arabe baserriko sagardoa ala, onduko al du norbaitek?
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeruk | 0 | 10 | 03-07-2026 |
| 2 | Etxebizitza duinaren alde, elkarretaratzea bihar Plaza Berrin | 0 | 10 | 03-10-2026 |
| 3 | Eli Pagola Tolosako kanporaketan, bihar | 0 | 10 | 01-10-2026 |
| 4 | Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak | 0 | 13.31 | 01-07-2026 |
| 5 | Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango dira igande honetan, Soreasun | 0 | 8.92 | 01-10-2026 |
| 6 | Julen Alonsok eta Oinkarik dantzan jarriko dute Soreasu larunbatean | 0 | 8.1 | 02-09-2026 |
| 7 | Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion | 0 | 6.78 | 22-09-2026 |
| 8 | Gazte Asanblada gaztetxearen irekiera prestatzen ari da | 0 | 8.71 | 11-09-2026 |
| 9 | Azoka, Intxortako igoera, patata-tortilla lehiaketa, eta kontzertuak zapatuan | 0 | 10 | 17-09-2026 |
| 10 | Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei | 0 | 9.44 | 14-09-2026 |