Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Berdinki zirku garaikide konpainiak 'Mikra' eskainiko du larunbatean

Дата публикации: 07-10-2026 19:36:22

Bestalde, igandean, 'Sorginduak' txotxongilo antzerkia izango da Sanagustin kulturgunean

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

07/10/2026 Actualizado a las 21:36h.

Ostiralean, urriaren 9an, aurkeztuko da Azpeitian urriaren 30etik azaroaren 22ra bitartean egingo den Euskal Antzerki Topaketen edizio berria. Aurretik ordea, kaleak girotzen hasteko 'Mikra' antzezlanaz gozatzeko aukera izango da larunbat honetan, 12:00etan, Done Jakue kalean.

'Mikra' ikuskizuna genero-funtsez, rol-identitateez eta botere-harremanez aritzen den zirku garaikideko antzezlana da. Begirada kritiko bezain poetiko baten bidez, ikusleari bere buruari eta bere inguruneari buruzko hausnarketa eragiten dion konpromiso sozialeko sorkuntza da.

Igandean, txotxongiloak

Bestalde, Katapulta ekimenaren baitan, 'Sorginduak' txotxongilo antzerkia izango da Sanagustin kulturgunean igandean, urriak 11, 16.30ean hasita.

Sorginduak Donostian sortutako txotxongilo-antzerki konpainiada, Celeste Caruso eta Cristina Torres artistek osatua. Konpainiaren lan nagusia 'Prudenen Bidaia' da, musika eta txotxongiloak uztartzen dituen familia osoarentzako ikuskizuna. Musika, teknika bisual indartsuak eta magia uztartzen ditu emanaldiak.

Antzezlanerako sarrera doakoa izango da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Mikel Bustamante amurrioarra izango da Miguel Angel Blanco 'Blanco' filmean08.5208-10-2026
2Ederki pasatu dute berrobiarrek festen hasieran015.5627-08-2026
3Kimubatek 'Bertatik Mahaira' showcookinga antolatu du datorren irailaren 17rako09.2501-09-2026
4San Migel jaiak ospatuko dituzte asteburuan Etxaguenen07.5625-09-2026
5Azoka, Intxortako igoera, patata-tortilla lehiaketa, eta kontzertuak zapatuan01017-09-2026
6Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
7Mijoa auzoak asteburu honetan ospatuko ditu San Jeronimo festak01025-09-2026
8El relevo festivo pasa este fin de semana a San Lorenzo09.330-07-2026
9Erik Truffazekin abiatuko da Dazz Jazz jaialdia01029-09-2026
10Celtas Cortos, Efecto Pasillo y La Cabra Mecánica se suman a la fiesta08.3127-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.