Alana Sinkey, Niño Josele, Caramelo de Cuba eta Paloma Cosano Big Band ere arituko dira bost eguneko zikloan.
Bueltan da Dazz Jazz, bost egunez jazza, flamenkoa eta fusioa elkartuko dituen jaialdia. Urriaren 21etik 25era bitartean izango dira emanaldiak, Arkabia kulturgunean, 20:00etan, eta dagoeneko eskuragarri daude ikuskizunetarako sarrerak nahiz jaialdi osorako abonamenduak.
Hamaikagarren jaialdiari hasiera emateko, urriaren 21ean, Dj Toner Q4rtet & Erik Truffaz igoko dira agertokira; Dj Toner ekoizlearen eta Erik Truffaz tronpeta-jotzaile frantziarraren arteko elkarlanak jazza, hip-hopa eta musika elektronikoa uztartzen ditu soinu-paisaia berezia sortuz. Hurrengo egunean, urriaren 22an, Alana Sinkey soul zein jazz kantariak hartuko du txanda; Cosmosoul eta Patax taldeetan aritutako abeslariak afrikar erroak eta neo-soula nahasten ditu bere ahots bereziarekin.
Asteburuari begira, genero ezberdinetako erreferente nagusiek jarraituko dute. Urriaren 23an, ostiralez, Niño Josele gitarrista famatuak flamenkoaren eta jazzaren arteko doinuak hurbilduko ditu Arkabiara; Paco de Lucia zein Chick Corea bezalako maisuekin pilatutako esperientzia taula gainean. Urriaren 24an, ostera, Javier Masso Caramelo de Cuba pianistak latin jazzaren eta Kubako tradizioaren erritmoak eramango ditu. Urriaren 25ean, Paloma Cosano Big Band taldeak joko du, formatu handiko musika ikuskizun batekin jaialdiari bukaera emateko.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Oskarbi taldeak disko berria aurkeztuko du Arantzazun | 0 | 9.42 | 24-09-2026 |
| 2 | Albany HS jazz band to open for Grammy Award winning group | 0 | 5.63 | 26-09-2026 |
| 3 | Torrelavega arranca su Semana Grande con Duncan Dhu y Los 40 Classic en un fin de semana lleno de grandes conciertos | 0 | 6.77 | 13-08-2026 |
| 4 | Azoka, Intxortako igoera, patata-tortilla lehiaketa, eta kontzertuak zapatuan | 0 | 10 | 17-09-2026 |
| 5 | Txaikovski i Grieg, al Gran Concert de Gala del Teatre Municipal de Girona | 0 | 5.58 | 29-09-2026 |
| 6 | Legazpiko Burdin Festan hartu du parte Bergarako Antzerki Musikalak | 0 | 6.75 | 24-09-2026 |
| 7 | Miércoles de folclore con el Festival Internacional de Torrelavega | 0 | 6.62 | 19-08-2026 |
| 8 | Mitarte kalea, dantzariz betea | 0 | 10.69 | 26-09-2026 |
| 9 | Gazte Asanblada gaztetxearen irekiera prestatzen ari da | 0 | 8.71 | 11-09-2026 |
| 10 | Jazz Vespers | 0 | 7.74 | 29-10-2026 |