Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Arantzazuko Pottokaleku zentrora bisita gidatua egingo da larunbatean

Дата публикации: 05-10-2026 15:57:28



Основное содержимое страницы с новостью.

05/10/2026 a las 17:57h.

Pottokak gertutik ikusteko eta gainean ibiltzeko aukera izango dute etxeko txikienek larunbateaN, urriaren 10ean, Arantzazuko Pottokalekura antolatu den bisita gidatuaren baitan. Ekimena Gipuzkoa Naturaren baitan antolatu da eta goizeko 11:00etan hasiko da.

Familia guztiari zuzendutako ekitaldia da eta Pottokalekuko Jon Elorzak gidatuko du bisita, bertan egiten den lana azalduz. Gainera, bertako zalditegian bizi diren pottokak ezagutuko dituzte eta gerturatzeko aukera izango dute, animaliak orraztuz, laztanduz eta jaten emanez. Ondoren, nahi dutenek, zaldie uhalak jarri eta gainean ibiltzeko aukera izango dute.

Pottokak oraindik mendian modu basatian bizi daitezkeen animaliak dira, eta Pottokalekuko taldea Aizkorri Aratz parke naturaleko zelaietan bizi da urte guztian, mila metrotik gorako altueran. Elorzak 2012an sortu zuen Pottokaleku, eta beste zaldi arraza batzuez gain, pottoken interpretazio zentroa ere bada. Pottokak antzinatik daude Euskal Herriko mendietan modu basatian bizitzen. Joan zen mendean desagertzeko zorian egon baziren ere, elkarte eta zaletuen laguntzarekin gaur egun hainbat animalia ikusi daitezke mendietako larreetan bazkatzen.

Bisita gidatuak talde mugatuain egingo dira, eta horregatik beharrezkoa izango da aurrez izena ematea arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua bidaliz, 943.782.894 edo 699.335.183 telefono zenbakietara deituz edota www.gipuzkoanatura.eus webgunearen bitartez. Helduentzako prezioa 17 eurokoa da eta hamabi urtera arteko haurrena 13 eurokoa. Bisita behar bezala egiteko arropa eta oinetako erosoak eta aproposak eramatea gomendatzen du antolakuntzak.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Emakume Artzainen Bosgarren Eguna ospatuko dute datorren igandean01004-10-2026
2Dantzak ikasi beharrean, dantzan ikasteko aukera01028-09-2026
3Zarate desencadenado01025-09-2026
4Flora kontserbatzeko nazioarteko erakunde batean sartu da Olarizu07.0905-10-2026
5Arrazakeriaren amua03521-09-2026
6Bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen sexu eraso bana leporatuta08.0123-09-2026
7'Ama begira zazu' antzezlana eskainiko da ostiral honetan09.0301-09-2026
8Li Tetwanê taviya baranê û teyrok barî01026-09-2026
9Бузуки01001-08-2026
10Ponzano01011-09-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.