Segurako Xirikara Antzerki taldeak izen bereko 1980ko hamarkadako antzerki obra taularatuko du
01/09/2026 a las 19:39h.
Ostiral honetan 'Ama begira zazu' antzezlana eskainiko du Segurako Xirikara Antzerki Taldeak Herri An-tzokian 20:30ean, Euskal Jaien egitarauaren baitan. Ikuskizunerako aarrerak eskuragarri daude iada Herri Antzokian ohiko ordutegian eta Kutxabanken webgunearen bidez.
Izen bereko umorezko antzezlanean oinarritzen da, duela hiru hamarkada Euskal Herriko aretoak goraino bete zituena. Jatorrizko antzezlana Eneko Olasagastik zuzendu zuen, Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia, Kontxu Odriozola eta Elena Irureta aktoreekin. Antzezlan hura oroitu eta omendu nahi izan dute egokitze lan honekin.
Sei sketch ezberdinez osatutako ikuskizuna da 'Ama begira zazu'. Bakoitza egoera batean kokatzen da: jatetxe bateko langileen kontuak, monja eta gotzaiaren arteko hika-mikak, harrijasotzaile baten ezinezko entrenamendua, neska zahar parearen etxean atea jotzen duen Jehova lekuko baten bixita, Torremolinos-en uda pasan dagoen bikotearen andantzak, eta azkenik, Euskal Telebistako kazetari bati kaleko inkesta bat burutu nahian gertatzen zaizkionak.
Idoia Urangak zuzendu du Xirikara taldearen antzezlana eta aktore lanetan arituko dira Aiora Juantorena, Aimar Balerdi, Arantxi Barandiaran, Koldo Alustiza, Ekiñe Izagirre, Maider Hernandez, Luli Telleria eta Olatz Etxeberria. Jon Agirre arituko da soinu eta argi teknikari lanetan. Lehengo urtean estreinatu zuten eta dagoeneko Gipuzkoako hainbat herritan eskaini dute, harrera bikainarekin. Hitanoa plazaratzeko sortu zuen Xirikara Taldeak 'Zopa' bere lehen antzezlana eta, oraingoan ere hitanoaz gozatzeko aukera emango dute, umorea ardatz duen obra honetan.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Iturzaeta Herri Eskolako berritze-lanak amaitu dira | 0 | 12.94 | 05-09-2026 |
| 2 | Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear | 0 | 13.7 | 21-08-2026 |
| 3 | Udako soberakinekin kontserbak egiteko garaia iritsi da | 0 | 8.34 | 16-09-2026 |
| 4 | Îran: Berpirsê bêewlehiya li Tengava Hurmuzê DYA ye | 0 | 10 | 25-09-2026 |
| 5 | Seme-alabei heriotza mehatxuak egiteagatik gizon bat atxilotu dute | 0 | 19.09 | 01-10-2026 |
| 6 | Aramaioko Udalak aho batez onartu du abuztuaren 8ko kalteengatik obren zerga salbuestea | 0 | 5.69 | 25-09-2026 |
| 7 | Badator topaketaren eguna | 0 | 33.08 | 28-09-2026 |
| 8 | Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak | 0 | 10 | 31-08-2026 |
| 9 | Arantzazuko Pottokaleku zentrora bisita gidatua egingo da larunbatean | 0 | 10 | 05-10-2026 |
| 10 | Mateso anayopitia mwenye sikoseli | 0 | 10 | 28-09-2026 |