Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

3,4 milioi euro bideratuko dituzte estoldak garbitzera

Дата публикации: 30-09-2026 16:22:04

Udalak dio zerbitzu berriak ahalbidetuko duela urteko egun guztietan 24 orduz zerbitzua ematea. 

Основное содержимое страницы с новостью.

Gasteizko hustubideak eta hiriko drainatze sistemak garbitzeko 3,4 milioi bideratuko ditu AMVISAk hiru urtean, Gasteizeko Udalak gaur ezagutzera eman duenez. Sacyr enpresari esleitu dizkiote garbiketa eta mantentze lanak egiteko kontratua. Udalak azaldu duenez, enpresak konpromisoa du "24 orduko guardia zerbitzua" bermatzeko. 

Kontratu honekin, udalak bereziki uholdeek eragiten ohi dituzten arazoak saihestu nahi ditu. Izan ere, Pascual Borja AMVISAKO presidenteak adierazi duenez, helburua da "drainatze sareak behar bezala funtzionatzen duela bermatzea", betebehar hori  "funtsezkoa baita euri urak husteko eta euri jasek, ur pilaketek edo sareko buxadurek eragindako gorabeherak prebenitzeko".

Besteak beste, prebentziozko mantentze lanak eta garbiketa eta buxadurak kentzeko zuzenketa lanak egingo dituzte, xurgapen eta presio handiko ur bultzada ekipoak erabilita. Materia organikoa, hondakin solidoak, sustraiak eta uraren zirkulazioa oztopatu dezakeen beste edozein elementu garaiz kendu nahi dituzte.

24/365 guardia zerbitzuaren bidez, hiriko edozein puntutan premiazko gorabeherei erantzuna eman nahi dute. Aurreratu dute "hiriguneko edozein tokitan 30 minutu baino gutxiagoan esku hartzeko" behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak eskura egongo direla.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Lautada ekialdeko saneamendua hobetuko dute015.2603-09-2026
2Gasteizko Udalak Alde Zaharreko bost etxebizitza saldu dizkio enpresa bati "ia oparitutako prezioan"09.4523-09-2026
3Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak016.1926-09-2026
4IAT Itasua enpresak isuna jaso du, "greba-eskubidea urratzeagatik"014.6902-10-2026
5Getariako Txakolinak mahats bilketa "historikoa" egin du, 5,5 milioi kilo baino gehiago jasota09.3926-09-2026
6I+Med enpresak eta Mondragonek Nanospharm sortu dute013.9922-09-2026
7 El Gobierno concede ayudas por 3,4 millones de euros a 14 entidades del ámbito agrario y pesquero 011.6301-01-1970
8'Bertatik bertara' kanpainaren mahai gainekoak banatu dira ostalaritza establezimenduetan09.2530-06-2026
9Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu egin dute aurten beroagatik014.3926-08-2026
10Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan016.804-08-2026

Классификация: Национальные проекты. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 20. Источник: alea.eus.