Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan

Дата публикации: 04-08-2026 06:30:00

Lehen seihileko honetako ekonomiaren bilakaerak hazkunde positiboa izan du Laboral Kutxaren eremu geografiko nagusietako jardueretan. Hala, %6,2ko hazkundea izan du aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; eta kreditu-kooperatibaren negozio-bolumen osoa % 8,1 hazi da.

Основное содержимое страницы с новостью.

Mondragon Korporazioaren aktualitatea jasotzen duen Tu Lankide aldizkarian jasotako albistean jasotzen dira arestian aipatutako datuak. Aldizkariaren arabera "ekonomiaren bilakaerak hazkunde positiboa izan du Laboral Kutxaren eremu geografiko nagusietako jardueretan". Eta, zehazten du hiru elementuk baldintzatu dutela analisia: "Lehenik, euroguneak trakzio mugatua erakusten jarraitzen du, bereziki Alemanian eta Frantzian. Bigarrenik, inflazioa gorantz berrikusi da, energiaren eraginagatik eta prezioen osagai batzuen jarraitutasunagatik. Eta, hirugarrenik, diru-politikak ez du jada orain hilabete batzuk espero zen arintze-efektu bera eskaintzen".

Testuinguru horretan, Laboral Kutxaren irabazi garbia hazi egin da, eta 154,5 milioi eurora iritsi, 2026ko lehen seihilekoan; hau da, %6,2ko hazkundea izan du aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, eta % 12,55eko ROEa. "Emaitza horiek lortzeko, Laboral Kutxak irmoki bultzatu du bere bezeroekin, familiekin eta enpresekin duen negozioa, eta dibertsifikazio handiagoa lortu du, baita hazkunde orokor sendoa ere, arlo guztietan", azpimarratu dute. Ondorioz, kreditu-kooperatibaren negozio-bolumen osoa (balantzeko pasiboa eta aktiboa, eta gainerako baliabide bitartekotuak biltzen dituena) % 8,1 hazi da, 53.720 milioi eurora arte.

Emaitza-kontua

Seihilekoko emaitzetan, eragin oso handia izaten jarraitzen du ohiko banku-negozioaren bilakaerak. Kreditu-zorrotik datozen diru-sarreren eta pasiboko kostuen arteko diferentzia da Mondragon-eko kreditu-kooperatibaren diru-sarreren iturri nagusia. Interesen marjina 285,9 milioi eurokoa izan da, 2025eko lehen seihilekoan lortutakoa baino % 3,2 txikiagoa, aktiboen interesek eta etekinek ekarpen txikiagoa egin dutelako; izan ere, horiek oraindik ez dute jaso joan den martxotik aurrera izandako tasen igoera.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Euskadi solo supone el 5,7% del PIB nacional, un nuevo mínimo histórico011.1630-09-2026
2Lautada ekialdeko saneamendua hobetuko dute015.2603-09-2026
3Sabadell Herrero supera los 12.000 millones de negocio en Asturias y duplica la financiación a empresas013.5827-07-2026
4%8koa da Debagoieneko langabezia tasa013.1107-08-2026
5El absentismo lastra el negocio de casi la mitad de las empresas industriales de Gipuzkoa05.402-10-2026
6Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak016.1926-09-2026
7«Los clientes cántabros se informan mucho sobre su tranquilidad futura»016.1831-07-2026
8Línea Directa gana 52,1 millones de euros hasta junio, un 19% más012.7827-07-2026
9Miquel y Costas recorta los beneficios el 23,1%, hasta 18,7 millones de euros07.229-09-2026
10BBVA gana terreno en el negocio rural y aumenta un 84% las operaciones con pymes en un año015.0312-08-2026

Классификация: Экономика. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 16.8. Источник: goiena.eus.