Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Euskal Herria euskalduntzeko pausoak' mahai-ingurua

Дата публикации: 14-06-2026 06:00:02

Zenbateko erantzukizun konpartitua dugu lur hauetako biztanle guztiok? Zer da gehiegi eskatzea? Nola lortu euskaldunok eta euskarak merezi dugun justizia, bidean errespetuz jokatuta biztanle guztien bestelako lehentasunekin eta arazoekin? Zergatik ez da doakoa oraindik euskara ikastea?

Основное содержимое страницы с новостью.

Solasaldia antolatu du ALEAk, laneko euskara eskakizunetatik abiatuta, Euskal Herria euskalduntzeko trantsizio ereduen inguruko eztabaidan murgiltzeko, gaian adituak diren hiru hizlarirekin.

Euskararen inguruan sentsazio kontrajarriak daude Euskal Herriko zenbait txokotan. Batetik, pairatzen jarraitzen dugu euskaldun komunitateari egindako zaurien ondorioak, urrun gaude hizkuntza normalizatu bat izatetik. Eta aldi berean, batzuek sentsazioa dute euskaldunok gehiegi eskatzen ari garela, eta erdaldunak baztertzen.

Zenbateko erantzukizun konpartitua dugu lur hauetako biztanle guztiok? Zer da gehiegi eskatzea? Nola lortu euskaldunok eta euskarak merezi dugun justizia, bidean errespetuz jokatuta biztanle guztien bestelako lehentasunekin eta arazoekin? Zergatik ez da doakoa oraindik euskara ikastea?

Maiatzaren 26an elkartu ginen Izaskun Arrue Kulturgunean, euskara arloan adituak diren hiru hizlarirekin.

Jokin Larrañaga, Arabako Foru Aldundiko Euskara zerbitzuburu ohia.
Agurne Gaubeka, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria.
Pello Igeregi, abokatua, ELA sindikatuko Euskara arduraduna.

Euskararen normalizazio bidean eman beharreko urratsei buruz hausnartzeko aukera izan genuen bertan.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Nola euskaldundu errespetuz?0522-06-2026
2Euskarazko arreta bermatuko du Oiongo Udalak0530-06-2026
3Una ley que fractura un país-5607-07-2026
4Lautada bat jzioquitarrentzat0514-07-2026
5Dirulaguntza gehiago, euskara ikasteko erraztasun gehiago07.5608-09-2026
6"Euskal herritar osoak hezten ari gara Aresketan"0512-06-2026
7Euskaldun osoak eskubiderik gabe?0016-10-2017
8Gasteizko euskalgintzak babesa adierazi dio ekainak 13ko Euskaltzaleon Martxari0504-06-2026
9San Joanetan txosnagunean gertatutakoa salatu du Hernaniko EAJ-PNVk ere017.1830-06-2026
10Seigarrenez da Amurrio Araba Euskarazen etxe5711-06-2026

Классификация: Мнения. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: alea.eus.