Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Bi antzezlan egingo dituzte Arkupe kultura etxean; lehena, gaur

Дата публикации: 23-10-2026 07:00:00

Javier Liñeraren Lo peor que le puede pasar a un niño gaur taularatuko dute, eta Kepa Errastiren Sidari, urriaren 29an eta 31n.

Основное содержимое страницы с новостью.

Aretxabaletako Arkupe kultura etxeak bi antzezlan hartuko ditu urria bukatu bitartean. Lehenengoa Javier Liñeraren Lo peor que le puede pasar a un niño izango da, gaur, egubakoitza. Bizipen pertsonaletatik abiatuta, gizonen nortasunaren eraikuntzari buruzko hausnarketa proposatzen du antzezlanak. Sarrerak sei euroan daude salgai, Udalaren webgunean.

Antzezlanak 40 urteko gizon baten bizitza kontatzen du. Protagonistak eta bere alter ego-ak, Barbiek, iraganera joko dute, haurtzarotik helduarora arte bizitakoak aztertzeko. Familiak, inguruko pertsonek eta bizitako esperientziek haren izaeran izan duten eragina azaleratuko dute; bereziki, maskulinitatea eraikitzeko prozesuari erreparatuta.

Kepa Errastiren lana

Urriaren 29an eta 31n, berriz, Xake Produkzioen Sidari antzezlana taularatuko dute. Hogeita hamar urte inguruko bikote gazte baten istorioa kontatzen du Kepa Errasti aretxabaletarrak idatzitako lanak.

Getari Etxegaraik zuzendu du obra, eta Errastik, Iholdi Beristainek eta Hodei Arrastoak jardungo dute aktore lanetan. Sidari antzezlanaren bi emanaldiak 20:00etan izango dira; sarrerak sei eurotan eros daitezke.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zabalik da Sainz aita-alaba arrasatearren 'Bi belaunaldi, bi begirada' akuarela erakusketa08.0423-10-2026
2Hiru antzuolar gazteren emanaldi akustikoa gaur arratsaldean, gaztetxean08.6523-10-2026
3'Oasi: ibilbide poetiko bat tenpluan barrena' performance literarioa, gaur, Kulturaten08.5523-10-2026
4Herriko kaleak euskaraz beteko dituzte gaur Aretxabaletako ikasleek04.4223-10-2026
5‘Sendatzen duten hitzak’ tailerra Zaldiko Maldikon urriaren 13tik aurrera09.307-10-2026
6"Janari pozoitua aurkitzeari diot beldurrik handiena"0526-04-2026
7'La Maja y la Mona (o viceversa)' umorezko antzerkia izango da ostegunean Emakumeon Etxean08.429-09-2026
8Plenoa gaur Erriberan, ohiko deialdian010.129-06-2026
9Metropoli Forala 2021-01-070507-01-2021

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 8.75. Источник: goiena.eus.