Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Benetan Be Teatroaren 'Bidutzi', bihar Eibarko Coliseoan

Дата публикации: 23-10-2026 05:24:58

Hiru urtetik gorako haur eta familientzako euskarazko ikuskizunak umorea, txotxongiloak eta zuzeneko musika uztartzen ditu

Основное содержимое страницы с новостью.

DV

23/10/2026 Actualizado a las 07:24h.

Benetan Be Teatro konpainiak 'Bidutzi' ikuskizuna aurkeztuko du bihar Eibarko Coliseoan 17:00etan. Hiru urtetik gorako haur eta familientzat pentsatutako euskarazko ikuskizun original honek umorea, zuzeneko musika eta txotxongiloak uztartzen ditu. Lehen emanaldi honetaz gain, Euskal Herrian zehar ibiliko da eta Gipuzkoan beste sei zita izango ditu: Zumaian, Hernanin, Lezon, Astigarragan eta Donostian.

Konpainiak dio «inauteri gauaz urteko edozein egunetan gozatzeko aukera aparta!» dela emanaldia. «Inauteri gauean munstroek eta mozorroek kaleak hartzen dituzte festa giroan. Bidutzi txikia pozik dabil anabasan bere betekizun handirako prest: berak bakarrik norbait ikaratu beharko du gaueko hamabiak jo aurretik. Zein erraza! Eureka Doktorea atzetik dauka baina, bera harrapatzeko, aztertzeko eta bide batez, Nobel Saria irabazteko! Eskerrak Ainarak, inauterizale amorratua, dena ikusi duen eta bera laguntzera datorren Godofredoz mozorrotuta. Lortuko dute Ainarak eta Bidutzik ihes egitea? Lortuko du Bidutzik bere erronka betetzea? Munstroek eta mozorroek elkarri lagunduko diote urteko gaurik zoroenean eta eurekin batera eramango dituzte ikusleak ikaratik algarara».

Barrez lehertu

'Bidutzi' hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia izango da. «Elkarren eskutik helduta, adin tarte batetik bestera igarotzean oldartzen diren beldurretarantz zuzenduko dugu linterna. Ikaratzera jolastuko gara eta barrez lehertuko gara!», diote arduradunek.

Lan hau Benetan Be Teatroaren bosgarren ikuskizuna da. Patricia Urrutia da zuzendari artistikoa eta testuaren egilea. Elena Olivierik zuzendu du eta Josu Aguinagak egin du soinu banda originala.

Oholtza gainean, eskarmentu handiko komedian erreferentziazko hiru aktore arituko dira: Patricia Urrutia, Jon Zumelaga eta Juanma Rodríguez.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1El Coliseo acoge un concierto homenaje a Elena Pérez09.3416-10-2026
2Itsas Etxea acoge este viernes la obra 'Promesarik txikiena'011.3414-10-2026
3Ozenki elkarteak bihar jarriko ditu salgai 'El Cascanueces' ballet-ikuskizunerako sarrerak014.9624-10-2026
4‘Harizko zubiak ehuntzen’ mugaz gaindiko kultur zikloa antolatu du Karrikirik08.2616-09-2026
5'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' antzezlaneko sarrerak agortu dira07.9523-10-2026
6Bizitzaren "une gazi-gozoei" kantuan Ateri taldearen estreinako diskoan015.5617-07-2026
7Bea Asurmendi: "Neure buruari egindako oparia izan zen diskoarekin jende asko hunkitu da"01017-07-2026
8El euskera toma Bilbao para cerrar un BBK Live de aniversario07.5412-07-2026
9Hazparnen "Aste Arteak" : kontzertuak eta giro herrikoia udan, asteart guziz0513-07-2026
10Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan07.3527-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.11. Источник: www.diariovasco.com.