Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Klima eta Energiaren Astearen baitan, Klima Azoka egingo da ostiral honetan

Дата публикации: 21-10-2026 11:23:38

Zazpi karpa tematiko egokituko dituzte plazan eta klima aldaketaren inguruko kontzientziazioa eta jasangarritasuna landuko dira, 10:00etatik aurrera

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

21/10/2026 Actualizado a las 13:23h.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak antolatuta, Ihoberen eta Energiaren Euskal Erakundearen lankidetzarekin, Klima eta Energiaren Astea ari dira egiten, urriaren 16tik 25era, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Egitasmo horren barruan, Klima Azoka da jarduerarik aipagarrienetako bat. Hamar herritan egingo dute, eta horietako bat da Azpeitia. Ostiralean, urriak 23, izango da.

Zazpi karpa tematiko egokituko dituzte plazan eta klima aldaketaren inguruko kontzientziazioa eta jasangarritasuna landuko dira, jolasen eta jarduera interaktiboen bidez. «parte hartzaileek jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko edukiak ezagutzeko eta klima aldaketari aurre egiteko egunerokoan har daitezkeen neurriak aztertzeko aukera izango dute», esan dute antolatzaileek.

Jarduerak bi txandatan egingo dira. 10:00etatik 14:00etara, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo da azoka. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 18:00etara, herritar guztiek parte hartu ahal izango dute. Eguraldi txarra egiten badu, bertan behera geratuko da Klima Azoka. Informazio gehiago nahiz gero, www.asteklima.eus atarira jo daiteke.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Agorregiko burdinola eta errota funtzionamenduan izango dira asteburu honetan07.4321-10-2026
2Energiaren, elikaduraren eta garraioaren erronkei erantzuteko elkartuko dira eskualdeko eragileak01021-10-2026
3Bertan behera geratu da bihar egitekoa zen Klima Azoka01022-10-2026
4Asteazkenean egingo dute argazki rallyko sari banaketa ekitaldia0521-06-2026
5Abuztuak 4 - Egitaraua: Txupina, Etzakit, Akerbeltz...021.1104-08-2026
6Bi mozio izango dira aztergai aiatzeko udalbatzarrean01525-05-2026
7Erdiguneko plazak betetzeko deia egin dute Gasteiz Euskararen Hirian08.3407-10-2026
8Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan07.3505-09-2026
9Argitalpen azokatik aritu gara zuzenean0521-11-2019

Классификация: Партнеры. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 7.35. Источник: www.diariovasco.com.