Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Indamendi MBk mendiko eski talde bat sortzeko bilera antolatu du

Дата публикации: 22-10-2026 14:32:15

Datorren azaroaren 2rako jarri du hitzordua Mendi Bazkunak, 18:30ean, Alondegiko lehen solairuko Moila Gelan

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

22/10/2026 Actualizado a las 16:32h.

Indamendi Mendi Bazkunak mendiko eski talde bat sortzeko lehen urratsak emango ditu azaroaren 2an (astelehena) interesa duten herritarrekin bilera bat eginez. Hitzordua 18:30ean izango da, Alondegia kultur etxeko lehen solairuko Moila gelan.

Duela aste batzuk, Mendi Bazkunak inkesta bat zabaldu zuen herrian mendiko eski talde bat sortzeko zenbateko interesa zegoen jakiteko. Galdeketaren bidez, jarduera horretan esperientzia duten pertsonen zein mendiko eskian hasi nahi dutenen iritziak eta beharrak ezagutu nahi izan zituen.

Jasotako erantzunak eta proposamenak piztu duten interesa ikusita, beste urrats bat ematea erabaki du Indamendik. Bilera horren helburua ideiak partekatzea, interesa duten herritarren nahiak eta kezkak ezagutzea eta etorkizuneko taldeari forma ematen hastea izango da.

Hitzordua inkesta bete zuten pertsonei zuzenduta dago, baina baita mendiko eskian interesa duen edonori ere, esperientzia edo maila edozein dela ere. Parte-hartzaileek beren proposamenak eta ideiak partekatzeko aukera izango dute, beraz, datorren neguan jarduera elkarrekin egiteko eta taldea nola antolatu aztertzeko.

Indamendi M.B.-k herritarrak bilerara joatera eta parte hartzera animatu ditu. Helburua irteerak elkarrekin egiteko, elkarrengandik ikasteko eta mendiko eskiaz lagunarte onean gozatzeko aukera emango duen taldea sortzea da.

Gaur amaituko da Finalistaren Egunean izena emateko epea

Newsletter

Bestalde, igandean, urriaren 25ean Eskola Mendizaletasuneko Finalistaren Eguna ospatuko da Donostian, Aitzarte Mendi Taldeak antolatuta. Indamendi Mendi Bazkunak Azkoitiko haurrei zuzendutako irteera antolatu du, eta mendi ibilbideak 9 kilometroko luzera izango du, 230 metroko desnibel positiboarekin eta negatiboarekin.

Parte-hartzaileak Zumaiatik abiatuko dira 08:00etako trenean. Indamendik norberak bere Mugi txartela eramatea gomendatu du, elkartea ez baita treneko txartelak ordaintzeaz arduratuko.

Irteeran parte hartuko duten haurrek aurrez eman behar izan dute izena ikastetxeetan. Izan ere, gaur, osteguna, amaituko da izenak eskoletan emateko epea.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Aiako VI. Mendi Duatloia larunbat arratsaldean014.7622-10-2026
2Indamendi Mendi Bazkunak Palentziako Mendilerrora irteera antolatu du Pilarikako zubirako01016-09-2026
3Oriokok, urteko batzar orokorra ospatuko du astelehenean0511-07-2026
4Bi mozio izango dira aztergai aiatzeko udalbatzarrean01525-05-2026
5Osoko bilkura gaur arratsaldean, udaletxean022.527-07-2026
6Keta Babyautoko bi taldeak sailkapeneko buruan kokatu dira zelaian eta aretoan01020-10-2026
7Ithaka, Anari eta Ke Lepo taldeen zuzeneko emanaldia0517-07-2026
8Indarberrituta dator aurtengo Santio Eguneko 52. Sagardo Txapelketa0517-07-2026
9Oreña elkarteak uso-postuen zozketei hasiera emango die asteazkenean021.7605-10-2026
10Dantzaleku bihurtuko da Itzurun hondartza larunbatean08.6709-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 9.18. Источник: www.diariovasco.com.