Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Santa Barbara Piztu Jaia ospatuko da ostiralean Plazabizi ekimenaren baitan

Дата публикации: 22-10-2026 20:39:22

Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara tailerrak, musika, erakusketa, sarien zozketa eta kontzertua izango dira

Основное содержимое страницы с новостью.

DV

Arrasate

22/10/2026 Actualizado a las 22:39h.

Plazabizi ekimenak beste hitzordu berezi bat antolatu du ostiral honetarako, urriaren 23rako: Santa Barbara Piztu Jaia. Orain arte ekimenean modu batera edo bestera parte hartu duten pertsona guztiak, Arimazubiko auzotarrak eta Arrasateko herritar guztiak daude gonbidatuta, elkarrekin arratsalde parte-hartzaile eta jai girokoa bizitzera.

Jardunaldian zehar, adin guztietarako jarduerak izango dira Santa Barbarako hainbat txokotan. Txalaparta, margo eta sendabelarren tailerrak egingo dira, baita familiei zuzendutako Altxorbarbara jolasa eta Txatxilipurdi elkartearen tailerrak ere. Horrez gain, margo talde batek Santa Barbarako hainbat txoko margotuko ditu, eta trikitilariek, pandero-joleek eta txistulariek girotuko dute arratsaldea.

Plazabizi gunearen bidez, egindako lana ezagutzeko aukera

17:00etatik 19:00etara, ur txorroten ondoan kokatuko den Plazabizi gunean, orain arte ekimenaren barruan egindako lanen argazki-erakusketa egongo da ikusgai. Horrela, herritarrek proiektuaren ibilbidea eta garatutako jarduerak gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Gune horretan bertan, zozketatuko diren sariak ikusgai egongo dira, tartean bizikleta eta patineteak.

Zozketan parte hartzeko egunean bertan Plazabizi gunera hurbildu eta izena eman beharko da. Zozketa eta sari banaketa 18:45ean egingo dira, ur txorroten ondoan.

Jaiari amaiera emateko, 19:00etan Pentsauko Jatsu taldearen kontzertua izango da.

Santa Barbara Piztu Jaiaren egitaraua

Urriak 23, ostirala | 17:00–20:00

17:00–18:30 | Tailerrak Santa Barbarako hainbat gunetan

• Goiko lautadan: txalaparta eta Txatxilipurdi elkartearen tailerrak.

• Mahaietan: margo tailerra eta sendabelarren tailerra.

• Parkeko pergolan: Altxorbarbara, familientzako jarduera.

17:00–18:30 | Margo taldea

Santa Barbarako hainbat txoko margotzen arituko da.

17:00–19:00 | PLAZABIZI gunea — Ur txorroten ondoan

• Orain arte egindako lanen argazki-erakusketa.

• Sarien zozketarako izen-ematea.

• Sarien erakusketa: bizikleta eta patineteak.

18:45 | Sarien zozketa eta banaketa (ur txorroten ondoan)

19:00 | Pentsauko Jatsu taldearen kontzertua (ur txorroten ondoan)

Arratsalde osoan zehar: trikitilariak, pandero-joleak eta txistulariak izango dira Santa Barbarako giroa alaitzen.

Zatoz Santa Barbara piztera!

Santa Barbara Piztu Jaia herritarrak elkartzeko, elkarrekin gozatzeko eta Plazabizi ekimenaren inguruan sortutako parte-hartzea ospatzeko aukera izango da.

Animatu eta etorri familiarekin edo lagunekin! Urriaren 23an, 17:00etatik 20:00etara, Santa Barbaran dugu hitzordua. Guztion artean Santa Barbara piztuko dugu!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1PlazaBizi ekimena: Santa Barbara parkea "pizteko" jaia urriaren 23an, urte osoan itzungi ez dadin013.4721-10-2026
2Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko0517-01-2019
3Koadrila Eguna ospatzen da larunbat honetan Zarautzen egitarau zabalarekin09.2716-10-2026
4Elkarretaratzea gaur Joseba Barandiaran plazan, Argedasen izandako erailketa matxista salatzeko01020-05-2026
5'Literatura Juntaixek' irakurketa eta musika uztartuko ditu liburutegian08.5222-04-2026
6Latzen eta Eraldatzen taldeek joko dute larunbat honetan, herriko plazan0517-07-2026
7Oriokok, urteko batzar orokorra ospatuko du astelehenean0511-07-2026
8'Hamelingo Txirularia' ikuskizun musikalaz gozatzeko aukera, larunbat honetan, Baztartxon09.1516-10-2026
938. Udako Musikaldiak Vivalma taldearen emanaldia dakar ostegun honetan01411-08-2026
10Miniboy eta Berpiztuak zuzenean entzuteko aukera izango da gaur Komentuko lorategian06.9424-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.