Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Martuzenegiko egur ustiaketak esleitzeko lehiaketa irekita dago

Дата публикации: 26-09-2026 17:03:55

Oiartzungo Udalari proposamenak erregistratzeko epea irailaren 29an amaituko da

Основное содержимое страницы с новостью.

Elena Viñas

26/09/2026 a las 19:03h.

Onura publikoa duen Martuzenegi mendiko 65, 47 eta 63 unaden zatietako egur ustiaketak eta ondorengo landaketetarako prestaketa lanak esleitzeko lehiaketa irekita dago.

Bost hektareako eremua da ustiatu behar dena. Egun haritz amerikarra dago bertan, ia 600 ale. Horiek hondotik kendu eta ondoren bertako espezie bat landatzeko prestaketa lanak dira egin beharrekoak. 23.595 €ko aurrekontua (BEZa barne) dago horretarako. Esan lehiaketako parte-hartzaileek badutela hori hobetzeko aukera. Egur ustiaketa lanak 2027ko martxoaren 31rako bukatu behar dira; ondorengo landaketarako prestaketa lanak, berriz, 2027ko ekainaren 30erako.

Lehiaketa honetarako proposamenak erregistratzeko epea irailaren 29an amaitzen da. Eskaintzak egoitza elektronikoaren bitartez edo Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoan (astelehenetik ostiralera, 07:30-15:00) aurkeztu behar dira. Interesdunek webgune honetako iragarkien atalean edo kontratatzailaren profilean topatuko dituzte lehiaketari lotutako eranskinak, dokumentazioa eta informazio gehiago.

Oiartzunek dituen 6.000 hektareatik 3.000tik gora dira udalarenak, baina kudeaketa ez da bere esku egon orain urte gutxira arte. Azken hamarkadetan berreskuratu du udalak eskumen hori eta Gipuzkoako Aldundiarekin batera bertako basoa berreskuratzeko lanean dihardu, ondarea zaintzea eta babestea helburu. Espezie exotikoen landaketek 1.143 hektarea estaltzen dituzte Oiartzungo herri-mendietan, azalera guztiaren %38. Bertako basoa berreskuratzeko bidean, esku-hartzeek neurri txikikoak izan behar dute, mendien ezaugarriek ez baitute beste aukerarik ematen. Mendiak markatutako erritmoan baina etenik gabe jardutea da Udalaren asmoa.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Arrasateko EH Bilduren Mahai Politikoak Maider Morras proposatu du alkategai08.2321-10-2026
2Etxebizitza tasatuen urteko hirugarren zozketa, hilaren 28an020.5320-10-2026
3Gaetxen nekazal ibilgailuei azterketa egiteko hitzordua atzeratu dute09.1521-10-2026
4Udazkeneko hitzordu klasiko jendetsuak datoz Oiartzunera08.2601-10-2026
5Ortzadarrek Folklore Jardunaldien 40. edizioa ospatuko du Iruñean, tradizioaren esanahi berriak aztertzeko09.4322-10-2026
6Первый кандидат на участие в выборах главы Алтая сдал подписи в избирком0016-07-2019
7‘Sendatzen duten hitzak’ tailerra Zaldiko Maldikon urriaren 13tik aurrera09.307-10-2026
8Reyes Ilintxeta: “Umoretik landuko dugu elizako ondasunen immatrikulazioen eskandalua”01014-10-2026
9Кандидат от КПРФ Соболев подал документы для регистрации на выборах главы Ставрополья0022-07-2019
10Cierran el plazo de alegaciones a la lista para el sorteo de viviendas tasadas011.307-10-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.