Eneko Zabaleta eta Unai Alberdi korrikalariak Felix Etxeberria txirrindulariaren aurka lehiatuko dira Ezkioko igoeran; 500 euro izango dira jokoan
23/09/2026 a las 18:29h.
Ezkioko 'Herri festa' gogotsu antolatzen ari dira azken hilabeteetan. Urriaren 3an ospatuko da eta emozioz beteriko apustuarekin hasiko da. Eneko Zabaleta eta Unai Alberdi korrikalariak (erreleboan) Felix Etxeberria txirrindulariaren aurka lehiatuko dira Ezkioko igoeran. 2,3 kilometroetako ibilbidea lehenago betetzen duenak 500 euro irabaziko ditu.
Lehia ikusgarri honen ostean, 14.30ean, herri bazkaria ospatuko dute Euskal Parrilaren eskutik, eta 18.00etatik 22:00etara, JDJ Ostok girotuko du festa.
Ekintza guztiak Ezkioko goiko kaskoan izango dira eta ogitartekoak eskatzeko aukera egongo da Argindegi ostatuan.
'Eskailerapekoa' bakarrizketa saioa ostiraleanDatorren asteburuari begira, bi hitzordu berezi izango dira Ezkion. Ostiralean, 'Eskailerapekoa' bakarrizketa saioaz goza-tzeko aukera izango da, 19:00etan, Udaletxeko ganbaran, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenarekin. Larunbatean Igartubeiti baserriak bere 25. urteurrenaren festa ospatuko du, 16:30ean (informazioa eta izen-emateak 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean).
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Zabaleta, sanferminetako lehian sartzeko prest | 0 | 8.92 | 09-07-2026 |
| 2 | Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu” | 5 | 6 | 13-07-2026 |
| 3 | Euskal abesti ezagunen bertsio koralak, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko | 0 | 5 | 17-01-2019 |
| 4 | AEKko Iruñezar euskaltegitik egin dugu Irrintzi Plaza saioa | 0 | 5 | 12-12-2018 |
| 5 | Gazte eta kultur zaleen aterpe izango den Arrobitxulok pausu berri bat eman du | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 6 | Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak | 0 | 5 | 24-06-2026 |
| 7 | Musika, dantza eta giro ona nagusi izango dira Zubietako festetan | 6 | 7 | 21-07-2026 |
| 8 | Zumaiako Emakumeon* Etxeak bere V. urteurrena ospatuko du ostiral honetan | 0 | 10 | 24-09-2026 |
| 9 | Antton Jauregi y Urdanbor serán homenajeados en las fiestas | 0 | 7.74 | 18-09-2026 |
| 10 | Urretxu puede seguir presumiendo de un gran concurso gastronómico dentro de sus fiestas | 0 | 7.54 | 23-09-2026 |