Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Animalia basatien aztarnen bila' jarduera eskainiko du Azpeitiko Ekoetxeak

Дата публикации: 27-08-2026 15:20:52

Familiei zuzendutako ekintza larunbatean eskainiko da, 10:30etik 12:00etara, doakoa izango da, eta euskaraz egingo da

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

27/08/2026 a las 17:20h.

Azpeitiko Ekoetxeak' 'Animalia basatien aztarnen bila!' izeneko jarduera eskainiko du larunbat honetan, abuztuaren 29an, 10:30etik 12:00etara. 6 urtetik gorako gaztetxoei eta familiei zuzenduta dago, eta doakoa izango da. Jarduera euskaraz egingo da eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Jardueran zehar, parte-hartzaileek inguruan bizi diren edo bertatik igarotzen diren animalia basatien aztarnak bilatu eta identifikatzen ikasiko dute. Izan ere, animaliak zuzenean ikusi ezin badira ere, uzten dituzten arrastoek haien presentziaren berri ematen dute eta zein animalia diren jakiteko aukera eskaintzen dute.

Esperientzian zehar, naturarekin harreman zuzenean bizi eta lan egiten duten pertsonen azalean jarriko dira parte-hartzaileak. Ingurua behatu, seinaleak interpretatu eta erabakiak hartu beharko dituzte, ekintza txikiek naturaren orekan izan dezaketen eragina ezagutzeko.

Halaber, jarduerak biodibertsitatean eragiten duten inpaktuei eta espezieen arteko harremanei buruz hausnartzeko aukera emango du. Parte-hartzean oinarritutako dinamika baten bidez, animalia basatien aztarnen bila abiatuko dira eta aurkitutako arrastoak zein animaliari dagozkion jakiten saiatuko dira.

Jarduerak ordu eta erdiko iraupena izango du eta doakoa izango da. Familiek naturari beste begirada batekin behatzeko aukera izango dute Azpeitiko Ekoetxean. Parte hartzeko, Azpeitiko Ekoetxean egin beharko da erreserba edo www.ekoetxea.eus webguneren bidez.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1'Igarako Errota: ura elikagai bihurtuz' tailerra esainiko dute larunbatean09.3413-08-2026
2'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburua aurkeztuko da urriaren 2an011.2327-09-2026
3Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango dira igande honetan, Soreasun08.9201-10-2026
4Badator Euskal Antzerki Topaketen edizio berria!09.1109-10-2026
5Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako022.4324-09-2026
6Aretxabaletako pentsiodunek ekin diete elkarretaratzeei09.4414-09-2026
7Julen Alonsok eta Oinkarik dantzan jarriko dute Soreasu larunbatean08.102-09-2026
8Zesta-puntako goi mailako jokalariek jokatuko dute bihar, zapatuan, Elgetako frontoian010.3611-09-2026
9'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean05.7325-09-2026
10ADI Arte eta Diseinu Eskolak irailaren 7an abiatuko du ikasturte berria09.1825-08-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.66. Источник: www.diariovasco.com.