Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Eman daiteke izena Sorginorratzak ekimenaren bigarren edizioan

Дата публикации: 04-09-2026 09:01:32

Berriro zabaldu da egitasmoa, ikasturte berriari begira azken plazak betetzeko, eta irailaren 20ra arte eman daiteke izena

Основное содержимое страницы с новостью.

Eli Aizpuru

Azpeitia

04/09/2026 a las 11:01h.

Sorginorratzak, gaztetxoen kultur sormen laborategiak bigarren edizioa izango du 2026-2027 ikasturtean. Uztaileko lehen epearen ondoren, berriro zabaldu dugu izen-ematea ikasturte berriari begira azken plazak betetzeko: irailaren 20ra arte egongo da izena emateko aukera.

Azpeitiko hiru ikastetxeetako guraso elkarteetako ordezkariek abiatutako eskaintza herrikoia da Sorginorratzak. Kulturaz Kultur Kooperatibarekin elkarlanean eta Azpeitiko Udalaren babesarekin, herriko kultur dinamika oparoa babestea da proiektuaren helburua. «Kultur sormen praktikekin gure gazteengana iritsi nahi dugu ikastetxeetako hezkuntza eskaintza osatu eta aberasteko», diote bultzatzaileek.

Sorginorratzak proiektuan, kultur edukiak eta eskualdeko sortzaileak herriko gaztetxoekin harremanetan jartzen dira, batera esperientzia aberasgarriak sortzeko.

2025-2026 ikasturteko emaitza oso positiboa izan zela ikusita, sormen eskaintzarekin jarraitu nahi izan da. Gaztetxoei kultur diziplina desberdinak probatzeko eta horiekin esperimentatzeko aukera eskaini nahi diete.

Dinamoa Sormen Gunean egingo diren sormen tailerrek 2026-2027 ikasturtean ere jarraipena izango dute. 8-12 urte bitarteko haurrek hainbat diziplina artistiko ezagutzeko eta sormena lantzeko aukera izango dute, lau eremutan banatutako zortzi tailerren bidez.

Ikasturtean zehar, honako proposamen hauek egingo dira:

Newsletter

Gorputzaren eremuan: Magia (irailak 23–urriak 14) eta Clown (urriak 21–azaroak 11).

Hitzarenean, Kontakizunak (azaroak 18–abenduak 9) eta Bertsoa jolasa (abenduak 16–otsailak 3) izango dira.

Soinuaren eremuan, elektronika (otsailak 10–martxoak 3) eta Bideoklipak (martxoak 10–apirilak 14) saioak eskainiko dura.

Azkenik, irudiaren eremuan, zeramika (apirilak 21–maiatzak 12) eta Kale-artea (maiatzak 19–ekainak 9) izango dira.

Tailerrak asteazkenetan izango dira: LH3-LH4koek 17:15etik 18:15era, eta LH5-LH6koek 18:30etik 19:30era. Ikasturte osoko prezioa 160 eurokoa da, eta plazak mugatuak izango dira. Izen-ematea irailaren 20ra arte egongo da zabalik.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Sorginorratzak ekimenaren bigarren edizioa abiatzear da09.1112-09-2026
2Sorabillako auzotarrek izaeraz jantzi dituzte jaiak01031-08-2026
3Flora kontserbatzeko nazioarteko erakunde batean sartu da Olarizu07.0905-10-2026
4Etxebizitza duinaren alde, elkarretaratzea bihar Plaza Berrin01003-10-2026
5Iturzaeta Herri Eskolako berritze-lanak amaitu dira012.9405-09-2026
6Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear013.721-08-2026
7Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak01005-08-2026
8Idazle berriak sustatzeko Gotzon Garate beka, Estitxu Irisarri elgoibartarrarentzat01028-09-2026
9Ategiren 25. urteurrenean, interkooperazioa aldarrikatu dute "etorkizuneko lehiakortasuna eraikitzeko"015.8811-09-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 7.66. Источник: www.diariovasco.com.